Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bertako fruituen miresteko parada ere izan baikenuen: patatak, aguakateak, guaiabak, mangoak, bananak, eta bertze mila tuberkulu eta fruitu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 546. orr.
Hautan ekoizten dira kafea, banana, kotoina, azukre kanabera eta txiklea. Herria 2003-05-15
Bananaren arbolak semeak egiten ditu eta ez da problemarik. nazioarteko kakao eta bananaren merkataritzaren %80a hiru konpainiaren eskuetan dago. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 199. orr.
Argindarra sortu dute banana ustelek sortzen duten gas metanoarekin. Berria - Gaiak 2004-08-31
Kolore-agnosia duen gaixo batek ere koloreak ondo asmatuko ditu, baina ez litzateke batere harrituko banana urdin bat emango bagenio. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 38. orr.
Gure auzoko zirkoko banana voodoo ikuskizuna ikusi duenari ordea, ume jolasak iruditzen zaizkio hauek. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 154. orr.
Bazekien, begiratu edo irristatu beharrik gabe ere, mutiko maltzurrak zoko ilunenetan banana azalak botatzen ibiliak zirela. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 175. orr.
Arto-opila da hau, banana-hostoan bildua, kalean bertan saltzen duten otamen koxkorra. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 262. orr.
Afaria: gazta-sandwich eta banana-erdi bana. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 32. orr.
Lau bat oilo mokoka batetik bestera banana-mordoen azpian. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.
Itxura guztien arabera, banana-inportazioen bitartez sartu zen Europan eta Estatu Batuetan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 50. orr.
Banana esportazioei jarritako muga batzuk salatzeko. Berria - Ekonomia 2004-03-02
Hain europar demokratak gu, banana errepublika deitzen zaien Ameriketako herrialde batzuek adina egiteko gauza ere ez gara izan. Berria - Euskal Herria 2004-05-05
Garbi esanda zegoen, beraz, esan beharrekoa eta, egoeraz ongi jabetuta, kondoia jantzi eta txuloan sartu nion banana. Aitor Arana «Onan», 2000 - 84. orr.
Imanol ohean etzan zen begiak itxita eta laster banana zuritzen ari zen, oso mugimendu trebeez. Aitor Arana «Onan», 2000 - 22. orr.
Biharamunean esnatzean, ia egunero bezala, banana zuritzeari ekin nion. Aitor Arana «Onan», 2000 - 21. orr.
Oso noizbehinka neure buruari hatz bat sartzen nion banana zuritzen nenbilenean. Aitor Arana «Onan», 2000 - 53. orr.
Ezer baino maiteago nuen banana esku batez zuritubitartean, beste eskuaz ene barrabil atseginkoiak laztantzea. Aitor Arana «Onan», 2000 - 17. orr.
banana zuritzen (4)