Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neptunoren gorputz mingotsa printzipio latzen eta leunen nahastea dela hobeto ikus dezazun, bada modua apartatzeko eta banan ikusteko, nola ur geza, lur geruza batzuetatik iragazitakoan, patinera jariatzen den, gozaturik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 125. orr.
Beroaren korpuskuluak ere banan barik elkarri lotuta eta multzoka dabiltza. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 107. orr.
Badira, beraz, formen efigie xumeak eta euren antzekoak, banan inork ikustekoak izan ez arren, ispiluaren lautik islada etengabean birjaurtiak izanik, ikusmena eragiten dutenak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 239. orr.
Haren kopeta birjinalak batzen zituzten xingolak matrail bietan behera erdi-banan jausi zirenean [...]. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.
Bakardadeak ere higatzen nau emeki-emeki, artetan egiten diodala ene buruari: “Banan, zertako beti bakarrik?”. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 54. orr.
Sinesten al didak azken berrogeita bat urte honetan pauso ulertezin hori argi dezaketen posibilitate guztiak banan bana bilatu eta aztertu ditudala? Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 124. orr.
23 kromosoma pareak zatitu ondoren, banan bana aztertzen dira. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 91. orr.
Hitzak banan-bana mamurtuz eta elkarri etenik edo pausaldirik gabe hitz egiten zuen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 139. orr.
Gero, banan bana arrastaka atera zituzten aparkalekuraino. Berria - Euskal Herria 2004-06-25
Epaileak ezarritako bermeak bildu ahala presoak banan bana askatu ordez, dirutza guztia bildu, eta egun berean ordainduko dituzte hiru bermeak. Berria - Euskal Herria 2006-04-01
Hamabi ziren, sei gizonezko eta sei emakume; hamabi, banan bana hartuta. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 90. orr.
Haitz gailurren izenak ere banan bana esan zitzakeen, izenen paisaia egiteko: Haitzurdin, Elgoien, Ahuntzeta.Han hogeita hamar bageunden banan bana denoi begiratu zigun eta, ordurako zeharo betilun, galdetu zuen: [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 101. orr.
Gaur biltzekoak dira Murphyrekin uhartearen iparraldeko alderdiak, banan bana. Berria - Mundua 2004-09-21
Nork eraman lezake egun bakoitzaren banan-banako kontua, bere gertakizun guztiekin. Horretan guztian, The One To One edota banan banako politika azpimarratu zuen, «enpresa eta bezeroaren arteko feedback-ak etengabea» izan behar baitu. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 235. orr.
Haietako batzuk defendatzaileekin banan-banako borrokan ari ziren. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 179. orr.
Bost horien banan-banako historia pertsonal osoa erantsi beharko litzateke, horretan bakoitzaren izena, adina, zereginak -egungoak eta azken lau urteotakoak barne- eta are ezkontza egoera ere aipatuz. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 216. orr.
Hain antz-antzekoak dira haietan bakoitzaren eta guztien karakteristikak eta banan-banako urratsak ere, ezen historiaren lege fundamental bat, Spengler-entzat, garapideen homologia baita. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 206. orr.
SPE lanaren banan-banako hurrenkera lerratua gainditu nahian, Kiparskyren ondoren, proposamen ugari izan zen fonologialari sortzaileen artean. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 59. orr.
Arreta zuzena eta banan-banakoa izango da, eta administrazioak dituen baliabide guztiak optimizatuko ditu Berria - Ekonomia 2004-05-22
Banan-banan, aztiak eta sorginak, txabusinaz eta txapinez jantzita, goiko solairutik behera etortzen ziren, autobusetik irteteko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 39. orr.
Banan-banan, hor daude osagaiak, baina osotasunik ez da, zatiak ez dira lotzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 229. orr.
Banan-banan aukeratuak zituen marinelak: gizon gogorrak, eskarmentu handikoak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.
Banan-banan ia guztiak drogaren atzaparretan jausi ziren, eta hura izan zen akabera. Berria - Harian 2005-12-10
Banan-banan, eskaintza guztiak baztertu zituen. Berria - Kultura 2004-05-01
Ekuazioen ebazpenak banan-banan hartu ordez, denak batera hartu behar zirela. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 320. orr.
Banan-banan osagai indartsuak baziren, hirurak bildurik, dinamita hutsa. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 30. orr.
Ulermen hori lortzeko ahotsaren intonazioa, aurpegiaren espresioak, gorputzaren keinuak, erabilitako hizkera-moldeak edo ezaugarri psiko-fisiologikoak [...] analizatzen dira, banan-banan edo konbinatuta. Berria - Gaiak 2006-02-07
Lore bat hartu eta banan-banan kendu zizkion orriak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 192. orr.
Istripuak banan-banan aztertu behar dira. Berria - Euskal Herria 2004-02-13
Zenbaketa egin berria nuen hautsontzi beteko aleak banan-banan bereiziz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.
Irrikatan nengoen erositako liburuak ukitu, haien paper- eta tinta-usaina sentitu, eta orriak banan-banan pasatzeko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.
Mahaia prestatzen ari zen afarirako eta gurasoen arreoko zilarreriaren piezei banan-banan distira ateratzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 13. orr.
Banan-banan elkar ezagutzen dute, eta batak ezagutzen ditu denak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 319. orr.
Hura gogoan, Maisuaren liburuak banan-banan begiratu nahi izan nituen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 280. orr.
Koronelak banan-banan gainbegiratu gintuen, eta burua astindu zuen, atsekabeturik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 49. orr.
Esaldiak banan-banan gogoratzen saiatzen naiz. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 114. orr.
Ordu asko eman ditu haiekin banan-banan hitz egiten. Berria - Kirola 2006-03-26
Zure arau horrek agian izan ditzakeen hainbat salbuespen banan-banan aipatzen hasi gabe. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 175. orr.
Ardandegietan, ondoko kaleen amaieran, gas argiontziak itzaltzen ari ziren banan-banan, izarrak egunsentian legez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.
Eskutik helduta, hamar hatzak busti dizkizu banan-banan tintatan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 212. orr.
Atera nuen ezpata, eta ez nien utzi denek batera edaten, banan-banan baizik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 77. orr.
Zuk ere agurtu adiskideak banan-banan. Elizen arteko biblia 3 J 1,15
Urratsak pixkanaka egin ziren, banan-banan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 89. orr.
Gure guztion bila dabil, antza, hil egin nahi baikaitu denok, gutariko bakoitza, banan-banan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 159. orr.
Eta, une hartantxe, emakume haien guztien etsipen hura ezin konta ahala banan-banango liskarretan lehertu zen. ETC-literatura, saiakera 1984, George Orwell (Oskar Arana), Txalaparta, 2007
Azkenean, gu ere horren sinesleak gara, elkarrekin baino, banan-banango irtenbideak hobesten ditugulako, krisiari aurre egiteko tenorean. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 193 zbk., , 2012 - azaroa_ abendua
Beraz, banan-banango konponbideak lortu dira ia, eta horrek liskar zentzugabeak ekarri ditu auzoen artean, argindar lineak ugalarazi ditu -estetika aldetik itsusgarriak, ingurumena eta paisaia hondatzen baitute argindar zutoinek-, eta alde izugarriak eta ez batere garbiak eragin dituzte kontratu berrietan... ETC-prentsa Berria, 2009-08-30
Baina banan-banango harremanak hasi ditugu haiekin, eta jarrera onarekin. ETC-prentsa Berria, 2010-05-23
Gaixo horien nutrizio-egoera bermatzeko, ezinbestekoa da pazienteei banan-banango jarraipena eta tratamendua egitea. ETC-prentsa Argia, 2007-09-02
Konkurtso-administrazioari eginkizun zeharo esanguratsuak eman zaizkio, eta, horiek kidegoorgano gisa burutu beharko dira, salbu eta epaileak kideetatik norbaiti banan-banango eginkizunak eratxiki dizkionean. ETC-zientzia, zuzenbidea Konkurtso Legea, , IVAP/IZO, 2006
Asko eta desberdinak dira atmosferara isurtzen diren substantzia kimikoak, eta haien guztien eta bakoitzaren banan-banango azterketa egitea errealitatean ezinezkoa da. ETC-zientzia, zuzenbidea Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa, Juan E. Figueruelo / Martín Marino (Jacinto Iturbe), UEU, 2013
Arazoak ere ugariak dira laster adieraziko dudanez.) baina atal birformulatzailean adierazten denez, banan-banangoa, beraz xehea, izan da azterketa (Baina, nolanahi ere, banan-banango azterketa egin da, beti ere antolatzaile bakoitzaren aurpegi askotarikoa deskribatzeko asmoz (aipatu lau alderdien arabera) eta ideia hori da garrantzitsua. ETC-zientzia, zuzenbidea Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz, Askoren artean, EHU, 2014
banan bana (73); banan bana aztertu (3); banan bana aztertuta (4); banan bana hartuta (6); banan bana igo (3); banan banako (13); eta banan bana (5)
banan banan (755); banan banan atera (4); banan banan ateratzen (6); banan banan aztertu (21); banan banan aztertuko (10); banan banan aztertzea (4); banan banan aztertzeko (3); banan banan aztertzen (5); banan banan begiratu (5); banan banan begiratzen (4); banan banan bildu (5); banan banan bilduko (3); banan banan deitu (5)
banan banan egin (4); banan banan eman (4); banan banan erantzun (5); banan banan erauzten (3); banan banan ere (3); banan banan erroldatuz (3); banan banan esan (3); banan banan eta (14); banan banan ezagutzen (4); banan banan gogoratzen (5); banan banan hartu (14); banan banan harturik (6); banan banan hartuta (11); banan banan hartuz (3); banan banan hasi (4); banan banan hiltzen (4); banan banan hitz (3)
banan banan irakurri (3); banan banan jaso (4); banan banan jasotzen (3); banan banan luzatu (3); banan banan miatzen (3)
banan banan pasa (5)
banan banan zenbatu (3); denak banan banan (3); denei banan banan (3); dira banan banan (7); ditut banan banan (3)
eta banan banan (52); gero banan banan (4); guztiak banan banan (20); guztiei banan banan (3); haiek banan banan (4); hauek banan banan (4); hitzak banan banan (6); horiek banan banan (4)
izenak banan banan (3); jokalariak banan bana (6); jokalariak banan banan (5); kasuak banan (9); kasuak banan banan (9); nituen banan (4); nituen banan banan (4)
piezak banan (3); piezak banan banan (3)
zituen banan banan (9); zizkion banan banan (4); zuzenketak banan banan (3)