Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeren beirakia eta lurrezko ontzia baino hauskorrago baikinen, zinez, ezdeusaren pare eta fitsaren berdin, eta zeren hala bihur baitzitekeen, gauetik egunerat, munduko loria guztia ere banaloria. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 375. orr.
Ez jartzeko arriskuan ez beraien [printzeen] banaloriaren oinarri den boterea, ez humanitateak bakean bizitzeko behar duen gutxieneko ordena. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 17. orr.
Zeren neure harreman haietan ez bainion lekurik utzi amorioari [...] ez amorioaren itzalari, eta ez amorioaren kutsurik izan zezakeen bertze deusi, baina hutsalkeriari eta banaloriari. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 504. orr.
Hala betetzen nuen neure ezdeustasuna loriazko eta banaloriazko amets handi haiekin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 388. orr.