Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
baluarte iz harresi baten bi zatiren lotuneko eraikuntza, eskuarki pentagonala.
Egun hartan bai Lehorreko Atean, bai San Felipe baluartean, bai Horna-bequean, eta baita gainerako gotorlekuetan ere, eguneko soldadu zaindariak joan egin ziren. Txillardegi «Putzu», 1999 - 39. orr.
Aparkalekuen eta baluarteen Iruñea ofizialaren gibelean ustelaren kiratsa baita nagusi. Berria - Euskal Herria 2004-08-18
Lehorreko aldetik itsasoak haserre jo eta hausten du baluarte hau, eskoadra batekin egina dela esanen litzatekeen parapeto bat paratu diola naturak ertz horretan. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.