Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
baltsatu, baltsa(tu), baltsatzen da ad 1 ura edo kidekoren bat metatu.
Han kanpoan euria platanoen hostoen gainean erortzen entzuten zen; lurrean baltsaturiko uraren gainean irakiten balego bezala sentitzen zen ura. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 121. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Haitza bustirik zegoen eguzkiak jotzen zuen isurkian, eta lei beltzez estalia itzalpekoan; haitz-erpin batetik besterako tartean bazen elur baltsatuzko arrorik, non gerriraino hondoratzen baitzinen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.