Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguerdian, eguzkiak itzal horizontaleko xingola zabalak erorarazten ditu teilape eta balkoipe guztietan, fatxaden zuritasuna handituz. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.
Amaitu ziren korruak eta neskatxen balkoipeetako errondak, eta pobreen igandeetako dantza saloia ere itxi egin zuten. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 96. orr.
Soldaduak formazioan antolatu ziren eguzkipean, eta pelaioak ere han geunden balkoipean Juan Manuel Garaikoa hitzaldia ematen hasi zenean udaletxearen balkoi gainetik. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 104. orr.
Taberna pareko balkoipean babesturik, zigarro bat piztu nuen. Etxetik kalera iluntzean ere irten eta Zubietarantz joaten zen, eta Arianeren apartamentuaren balkoipetik pasatzen zen deitzen ausartu gabe. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 11. orr.