Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
balkanizazio 1 iz lurralde bat estatu txikietan zatitzea.
Balkanizazioa edo independentzia gerrak hasi ziren arte, sei errepublikak osatzen zuten Jugoslavia. Berria - Harian 2006-03-12
Entzun al dio inork asteon Romano Prodiri esaten Europako Batasunaren barruan Gales edo Eskoziaren independentzia eskatzea onartezina dela, horrek balkanizazioaren arriskua dakarrela, borroka etnikoak? Berria - Mundua 2004-04-18
Gertaeren joeraren britainiar behatzaile askok aurresan zuten Britainiar Inperioa erortzean azpikontinente osoaren "balkanizazioa" gertatuko zela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 187. orr.
2 irud/hed
Hizkuntzaren batasuna apurtu eta galdu egingo dela uste dute, "balkanizazioa" ekarriko digula. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 222. orr.