Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Balizko euskal estatu independentea izan liteke aitaren etxea, edo Ibarretxek proposatzen duen etxe adosatua. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 20. orr.
Gero, modurik naturalenean, balizko errotatik ziurtasunezko irinetara egin zuen jauzi. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 16. orr.
Garbi dago notario-idazkari alkimiazale hura alproja biribila zela, baina ez berak uste bezain abila, harrapatu egin baitzuten eskuak notario-paperetan zituela, balizko harri filosofalaren eraginez paperetan urrea ez baina bai beretzako dirua sortzen ari zela. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 56. orr.
Ahoz aho dabilen balizko bake prozesuaren hasieraz mintzatu zen Olano. Berria - Harian 2005-12-11
Onartzen nuen denak ez direla heroi jaio, eta denak bera bezalakoak [...] liratekeen mundu bat eramateko modukoa litzatekeela, baina balizko mundu bat zela hori. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 293. orr.
Armendarizen esanetan, gatazkaren konponbiderako balizko prozesuan eragile direnen aurka ari dira bi estatuak. Berria - Euskal Herria 2004-06-10
Real Madrilen balizko krisiarekin ez naiz fidatzen. Berria - Kirola 2004-09-21
Inspektorearen balizko tranpei erne, buruari etengabe bueltaka, aspaldiko pasadizoak gogoan: Matuteneko kartzela, besteak beste, eta Iñaki Aizpuru agertu zaizu irudimenean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 204. orr.
AEBen balizko inbasio baten mehatxua sumatzen du oraindik Ipar Koreak. Berria - Mundua 2004-05-23
Balizko izurriari aurre egiteko birusaren kontrako botikak eta berrogeialdi sistema egokiak beharko direla gogorarazi dute. Berria - Gaiak 2006-05-03
Adeccoren (%2,41) balizko kontabilitate iruzurra plazaratu ondoren, 80 liberan izandako akzioa 50 azpitik salerosi zen. Berria - Ekonomia 2004-03-30
Beti aurkitzen zuen aitzakiaren bat bere ondora eramateko, balizko salmentak zirela edo ustezko bezero berriak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 45. orr.
Balizko hitzak dira, harik eta norbaitek paper batean jarri edo inoren aurrean esan arte. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 189. orr.
Eragin haren balizko indarra ilunegi adierazi zidan hemen hitzez hitz berriz esan ahal izateko. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 39. orr.
Herriko apeza salbu, inor ez zen Ttotteren balizko egoeraz kezkatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.
Bizitza espiritualak egunerokotasunarena ez den beste tempus bat eskatzen baldin badigu, utikan masokismoak! esaten ari zaigu modernitatea; utikan!, halaber, balizko denbora bat lehenestea liparraren kaltetan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 78. orr.
Idazleon beste harrokeriatxo bat izan ohi da gure obretako balizko loreek edo ustezko irainek izugarrizko oihartzuna izango dutela uste izatea. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 25. orr.
Ekialde Hurbilean, azkenik, balizko petrolio-baliabide ustiatu gabeek europarren gutizia eragin zuten, eta baita amerikarrena ere. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.
Azken urteetan izan dira balizko independentzia batek pentsio sistemarentzat ekarriko lukeen «galerari» buruzko ikerketa akademikoak. Berria - Ekonomia 2004-03-11
Nahikoa izan zen balizko filokomunismoa egoztea. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 94. orr.
Merkatuaren balizko ontasunaren mito indartsua. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 72. orr.
Horrez gain, orubea salduz gero balizko irabaziak erdibana banatuko zituzten enpresak eta Udalak. Berria - Ekonomia 2004-03-03
Euskaldunen berezitasun genetikoak: aplikazioak eta hizkuntzarekiko balizko loturak. Herria 2005-04-07
Maizaren iritziz, eta ez zuen uste oker zebilenik, arazoaren gakoa ez zegoen balizko adarretan, senarraren desleialtasunak emakumearen kontu korrontean izan zezakeen eraginean baizik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 41. orr.
Judizio bat, beraz, orokortasun hertsian pentsatzen bada, h[au] d[a], balizko salbuespenik baimendu gabe, orduan ez da esperientziatik eratorria, baizik eta absolutuki a priori balio du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 32. orr.
Imajinatu zuen bere balizko neskalaguna eta, halako batean, gaixotu egingo zela neska, eta egunak emango zituela nahiko gaixorik. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 34. orr.
Jendaurrean barregarri ez gertatzekotan, egoera biotako batean behar du balizko hizlariak: [...]. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 167. orr.
Gauzaina berehala ohartu zen balizko lapurra hilik zegoela eta, jantziek erakusten zutenez, musulmana zela. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 65. orr.
Ez dakit neure buruarentzat ari ote naizen, balizko irakurle urrunen baten itxaropenean idazten dudan, edo epaile jaunarentzat hasi ote naizen behar ezezagun eta estreinako honetan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 9. orr.
-Balizko bi arrazoi daude, baina ez dakit zein den benetakoa. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 301. orr.
Pistola eskuetan izateak balizko edozein perili aurpegi emateko gertu ginela erakutsi gura zuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 178. orr.
Balizko perfekzioaren zain, inperfekzioa eta absurdua ditugu habitat naturalak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 95. orr.
Horra hor nortasunaren balizko edo -gurean, historia besteek idatzi digutelako egundaino- ezinezko zutoinak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 7. orr.
Edonola ere den, eta nire balizko urrutiegi joan izanari buruz: subkontzienteak baditu hanka-sartze gisa mozorrotutako irtenbideak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 43. orr.
Egiazkotasunaz atzendurik, gatozen egiantzekotasuna deritzan tranpa mortalera; balizko, baginako eta balirako mundura, hots, zientziara eta bere errealitatera, eta egin dezagun galdera ezina izangai bihurtzen duen beste era xume, arlote eta zientifiko honetan: zer da fotoia? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.
Apezak eliztarrei xuxendu komentario balizkoa, malizios bezain inozenta: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 40. orr.
Irakurle balizkoari mezua erabat itxi gabe emango dio poetak, entzuleak bere irakurketan osa dezan. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 31. orr.
Etorkizun balizkoa iragan gisa agertuko zuten testuak. «Kuskue tanden», 2004 - 198. orr.
Hawkingek proposatzen dituen arrazoiak balizkoak dira eta ekuazioak oso teknikoak. Berria - Gaiak 2004-07-23
Beherantz egin beste biderik ez dut eduki, Somorrostroko meategietan ebasten nituen dinamita kartutxoak balizkoak direlako. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 19. orr.
Mozkinak, ordea, balizkoak ziren, oso balizkoak gainera, Espainia ez baitzegoen bere kolonietako merkatuetan produktu britainiarrak sartzeko prest. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 231. orr.
Hargatik direla biribiltasun guztiak [...] ustezko eta balizko, haiek guztiak itzalaren baitan urturik eta ezabaturik akaba dezaketenez gero. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 51. orr.
Euskal Herria ere balizkoa baita eta haren hiriburua, zer esanik ez, are balizkoagoa. Berria - Kultura 2004-11-28
Banekien halako kasuek, benetako nahiz balizkoek, ehunka urteetan zer pentsatua eman zietela filosofo eta psikologoei. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 120. orr.
Askoz egia handiagoa da gizon eta emakumeen arteko ehuneko edo portzentajeei, bakoitzaren gorputz balioei eta, oro har, oherako bidean uztar gintzakeen balizkoari begira genbiltzana. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 20. orr.
Baina izan, bada; balizkoa badeneko da bilakatzen. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 16. orr.
Nola da posible HBri Alderdien Legea aplikatzea eta bertan jasotako balizkoen arabera legez kanporatzea, jakina denean Herri Batasunaren jarduera Alderdien Legea onartu baino askoz lehenago eten zela? Berria - Euskal Herria 2004-07-22
Ni neu, ostera, anaien arteko lehiari eta Basurtokoaren balizkoei barik, Mihurubikoarekin egoteko paradari begira egona nintzenez, huraxe nuen, Mateoren gorpua uretara jaurti genuenez geroztik, harekin berba egiteko lehenengo abagunea. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 205. orr.
Balizkoan arrotz higatuko zela Euskal Herriko bere xokoan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 44. orr.
balizko akordio (3); balizko akordioa (3); balizko akordioak (3); balizko aldaketa (3); balizko arazoak saihesteko (3); balizko bake (10); balizko bake prozesuan (3); balizko berdinketa (5); balizko delituak (3); balizko edozein (3); balizko elkarrizketa (3); balizko erosteko (3); balizko esku (6); balizko esku hartzea (4); balizko euskal (7); balizko heriotza (3); balizko herri (6); balizko herri galdeketa (3); balizko hiru (3); balizko irabaziak (3); balizko irakurle (5); balizko prozesu (7); balizko su (5)
baten balizko (3); bere balizko (6); etaren balizko (4); ez balizko (4); gure balizko (4); haien balizko (4); haren balizko (5); hori balizko (3); horien balizko (3); horren balizko (3); inspektorearen balizko (3); nire balizko (5)