Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahari akasgabea eramango dio apaizari Jaunarentzat ordain-opari gisa, beste ordain-oparietarako erabilien baliokoa. Elizen arteko biblia Lb 5,25
Ikusi beharko da ea une horretan zerk emango duen sos-erdi gehiago Holandan, jenerotan emandako diruak ala dirutza horren balioko letra batek Holandaren gainean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.
Kerkorianek 661 milioi dolar balioko 7,6 milioi akzio saldu zituen. Berria - Ekonomia 2004-08-24
Petrolioaren krisiek balioko trukeen egituran izan zuten eraginaren ondorioz, egonkortu egin zen ehuneko hori. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.
Balioko gauzak kontatu zizkion Romanek. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 75. orr.
Davidek Israelgo buruzagi guztiak bilarazi zituen Jerusalemen: leinuburuak, erregearen zerbitzura zeuden gudari-taldeen buruzagiak [...] jauregiko funtzionarioak, gudari adoretsuak eta balioko gizonak. Elizen arteko biblia 1 Kro 28,1
Lehen argudioa izan zen hamabi arrosaren eta bi arrosaren arteko diferentzia aritmetikoa dela, eta ez baliokoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 285. orr.
Museoei zuzendutako dirulaguntza da Gobernu Kontseiluak onartu duen azkena, 530.000 euroko baliokoa. Berria - Kultura 2006-03-15