Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
baliokidetu, baliokide(tu), baliokidetzen da/du ad baliokide bihurtu.
Gaur egun lanean ari da ziurtagiriok baliokidetu ahal izateko Administrazioan, Ertzaintzan, Osakidetzan eta irakaskuntzan. Berria - Euskal Herria 2004-05-12
Aukera errazak egon behar direla batetik bestera igaroteko eta ibilbide batean ikasitakoa, beste ibilbidean baliokidetzeko aukera egon behar dela. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 97. orr.
Gainera, Europako beste unibertsitateek eskaintzen dituzten tituluekin baliokidetuko balira titulu horiek, Europa osorako balio ofiziala izango lukete lehenago edo beranduago. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 204. orr.