Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Italierazko zein piamonterazko hitz baliokideekin erkarturik, [...]. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 26. orr.
Baina "mutilzahar" terminoaren ordez "gizonezko ez-ezkondua" esaldi baliokidea jartzen badugu, honako hau geratzen zaigu: [...]. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.
Energia modu eraginkorrean erabiltzeko aurrera eramango duten programaren bidez, urtean petrolioaren 975.000 tona baliokide (ptb) aurreztea espero du Jaurlaritzak. Berria - Ekonomia 2004-12-29
Sakontasunari eta espazioari dagokienez, arautzat eman daiteke adierazle estatiko guztiek dituztela adierazle dinamiko baliokideak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.
Bi formulak baliokideak badira, semantikoki propietate berdinak izango dituzte. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 145. orr.
Inoiz baino argiago ageri da desberdinak -beste edozein espezietako arrak eta emeak bezala-, baina baliokideak garena, hau da, balio bera daukaguna. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 53. orr.
Txinatar bolazko kalkulagailuen baliokidea zen abakoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 281. orr.
Klase ertaina ere, legelari eta beste profesional batzuek osatua, behar zen, erregimentuko ofizialen baliokide gisa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.
Bi "testamentuei" dagokienez, grekoz diathêkai deitzen zitzaien eta latinez testamenta, tresna legal edo itunen baliokidetzat hartzen baitziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 130. orr.
Izen ezinago arrunta da Alemanian Müller, Italian Molinari bezala, elkarren baliokide doi baitira deiturok. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 280. orr.
Koadratzea, beraz, markoaren eginkizuna da, haren mugikortasuna, bere baliokidea duen leihoaren lerratze etengabea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 146. orr.
Versta: Errusiako luzera-neurri antzinakoa (1.067 metroren baliokidea). Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 33. orr.
Pud: Errusiako pisu-neurri antzinakoa (16,3 kilogramoren baliokidea). Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 80. orr.
Anega: ale edukiera neurria, hamabi lakariren baliokidea. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 71. orr.
LH II mailako titulua, batxiler titulua edo baliokidea. Berria - Euskal Herria 2006-03-01
Gauza ederra litzateke giltzurrun naturalaren tamaina bertsuko baliokide artifiziala izatea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 250. orr.
Etxeko sukaldearen baliokide funtzionala Internet izango da. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 14. orr.
Hitza aristokratikoa da, eta ez du baliokide xuxenik gure hizkuntzan. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 139. orr.
Erregimen sekularrarekiko burujabetasun orijinal horren indarrez [...] eliz egiturak bizirik iraun ahal izan zuen baliokide sekularra kolapsatu arren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.
Liburuaren azkenean, forma horien guztien zerrenda agertzen da ingelesezko, frantsesezko eta gaztelaniazko baliokide usuenarekin. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 19. orr.
baliokide den (4); baten baliokide (4); metroren baliokidea (3); operazio baliokideei dagokien (3)