Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herriko bizitzan ez zegoen objektu baliogaberik: guztiek zuten eginbehar garrantzitsu bat. Berria - Kultura 2004-03-26
ERCk boto baliogabea eskatuko du ekaineko erreferendumean. Berria - Mundua 2006-04-28
Boz baliogabea nabarmen handituko litzateke, %0,7tik %4,5era. Berria - Euskal Herria 2004-02-28
Mihimen puntak erretzen akitzen zenean, etzaten zen, burdina herdoilduzko baserriko lanabes baliogabeetan bizkarra emanez. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 17. orr.
Sasietan sortzen diren fruitu bitxi eta baliogabeen usaina. Berria - Kultura 2006-03-02
Egiazko pozbideak baztertuz, gauza arin eta baliogabeen artean askatasun hutsalaren eremuetan galdurik ibiltzeak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 248. orr.
Paperen saskia orri zimurrez, jarraitasunik gabeko saiakerez, alde guztietatik emendatutako zirriborroez beterik gelditu zen, egun oso bateko estilo eta gramatika-ahaleginen hondakin baliogabeak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 123. orr.
Denbora saltatu egin nahi zuen, joate hori egintza hutsa, baliogabea iruditzen zitzaion eta, pelikuletan bezala, abiadura handiagoz gastatu nahi zuen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 131. orr.
Ia bertan duzue egundoko arkitekturarik ikaragarriena eta baliogabeena. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 231. orr.
Aralarrek zuri bozkatu zuen, eta Ezker Abertzalea taldeko beste zazpiek demokrazia eta bakea idatzi zuten botopaperean, eta baliogabeen zakura joan ziren. Berria - Harian 2005-06-23
· Eta hori guztia pentsatu zuen Andreasek bere paper harrez gero baliogabeak begi aurrean zituela. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 43. orr.
Berez baliogabeko edo neutralak diren polaritateak ere, balioz kargatzen ditugu: arra/emea, handia/txikia, zuria/beltza, eta bietako bat polo negatiboa bihurtzen dugu. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 74. orr.
Halatan, nork bere afektuaren arabera erabakitzen du gauza bat ona edo gaitza dela, baliagarria edo baliogabea. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 305. orr.
Auzitegi Nazionalaren sententziak argi eta garbi erran zuen proiektua baliogabea zela. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 40. orr.
Aurreko itun bat baliogabetzen duen geroko ituna baliogabea da. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 75. orr.
Baliotsu dena baliogabe denetik bereizten baduzu, hitz egingo dut zure bitartez aurrerantzean ere. Elizen arteko biblia Jr 15,19
Teoria bat, beste edozein bezain baliozkoa edo baliogabea, narratibari buruz. Berria - Kultura 2006-03-21
Munduak baliogabetzat eta mesprezagarritzat duena, munduaren begitan ezerez dena aukeratu du Jainkoak, zerbait direla uste dutenak ezerezteko. Elizen arteko biblia 1 Ko 1,28
24 urtean, 113 borroka egin ditu: 105 irabazi ditu, bost galdu eta hiru baliogabe jo dituzte. Berria - Kirola 2004-05-22
Espainiako Auzitegi Nazionalak legez kanpokotzat eta baliogabetzat jo zuen Itoitz 1995. urtean. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 25. orr.
Europako Itunari buruzko galdeketa batean ez daude hiru irtenbide besterik: ezezkoa, aldekoa eta zuria edo baliogabea. Berria - Harian 2005-02-22
Espainiako Gobernuak baliogabe utzi du Eusko Jaurlaritzak hauteskunde sindikalak ikuskatzearen aurka Auzitegi Konstituzionalean jarri zuen helegitea. Beraz, sinesmena dela eta, baliogabe uzten al dugu legea? Berria - Ekonomia 2004-05-29
Hitzarmen hori baliogabe geratuko da bi urte barru. Berria - Mundua 2006-01-26
Marko Antonino enperadorearen hitzaldiaren ondotik bildutako senatu-kontsultuak baliogabe deklaratu zituen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 166. orr.
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Aukera Guztiak plataforma baliogabe berrestea erabaki zuenean hartu zituen neurriok lehenago. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 183. orr.
Boz horiek baliogabe kondatu badira ere ofizialki, orotarat baziren ehun milaz goiti: 46.496 Gipuzkoan, 39.090 Bizkaian, 11.828 Nafarroan eta 6.477 Araban. Herria 2004-03-18
105 lagunek txuri bozkatu zuten eta baliogabeko 23 boto egon ziren. Berria - Ekonomia 2006-01-27
Abere gizendu, bildots eta baliozko gauza guztiei, ordea, barkatu egin zieten Saulek eta beronen giza taldeak; ez zituzten suntsitu nahi izan. Baliogabeko eta hutsal zirenak, berriz, suntsitu egin zituzten. Elizen arteko biblia 1 Sm 15,9
Edozein delarik ere emaztearen botoa edo barau egiteko zin-hitza, senarrak bihurtzen du baliozko ala baliogabeko. Elizen arteko biblia Zen 30,14
Etorkin «baliagarriak» eta «baliogabekoak» izanen direla salatu duzue. Berria - Harian 2006-02-10
Mundu honek gorrotagarri eta baliogabeko jotzen duen ontasunak Jainkoaren begia urrean bakarrik duela merezimendu Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 31. orr.
baliogabe denetik bereizten (3); baliogabe utzi (3); baliogabe uzten (5); baliogabea da (9); baliogabea dela (8); baliogabea izango (3); baliogabea zela (4); boto baliogabe (3)
baliogabeak zirela (3); baliogabekotzat jo (3); boto baliogabea (18); boto baliogabeak (3); boto baliogabearen (9); boto baliogabeen (4); botoa baliogabea (3); boz baliogabea (3); eta baliogabeen (5); eta baliogabeko (3); ituna baliogabea da (3); itunak baliogabeak (3)