Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

balioetsi, balioets, balioesten (85 agerraldi, 28 liburu eta 12 artikulutan; ETCn 3.056 agerraldi) 1 du ad balioa finkatu, balioa eman. ik baloratu.

Zientzia azaltzeko dago, ez balioesteko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 78. orr.

Teoriaz, hipotesiz eta kalkuluz baliaturik eraikitzen ditu fisikak bere irudikapenak, eta gero balioesten da haiek "errealitate"arekin duten erlazioa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 100. orr.

Nolatan balioetsi, aldian-aldian, guztiz ezin igarrizkoa den bilakaera baten urratsak?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 26. orr.

Bere tresnak atera kutxatilatik, eta irudiaren inguruan lauki bat marraztu zuen gero, begiak zimurturik, lortutako efektua balioesteko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 37. orr.

Praktikan denok geure konbentzimenduen "ebidentziatik", hots, "barruak" agindu bezala balioesten dugu eta jokatzen dugu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 26. orr.

Hidraulikako adituak badaki balioesten gorputzak fluidoak zirkularazteko eta kontserbatzeko dituen sistema burutsuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.

Arnheimek gauza segurutzat ematen du badakigula "abstrakzio maila" bat balioesten; hori ez da, ordea, beti gauza segurua (zirkulua, adibidez, munduko gauza bat da, ala abstrakzio matematikoa da?).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.

Hortaz, ezjakinak bere jitearen arabera balioetsiko du nornahiri egin dion faborea eta fabore egin dion pertsonak gutiesten duela ikusten baldin badu, bera tristatuko da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 503. orr.

Igurikitzen dut Volanges ttipiarekin izan dudan abentura bera doi bat balioetsiko didatela, nahiz zuk ustez apalesten duzun.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 378. orr.

Ikusten badugu norbaitek, maitasunez, balioesten gaituela zuzen den baino gehiago, erraz loriatuko gara.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 469. orr.

Atzera begira, nola balioesten duzu azken sei urteotan Gobernuan egindakoa?  Berria - Mundua   2004-02-08

Belarriak soinu-garaiera balioesteko duen ahalmenak ere ez du parekorik animalien erreinuan, eta, horregatik, gizakiak dira animalia guztietan musikalenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

-Bikain, bikain, balioetsi zuen Ruche jaunak, Maxek arratsaldean marraztua zuen irudiari erreparaturik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.

Bereziki, ez dituzte zuzen balioetsi haren gizarte-ondorioak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 157. orr.

2 aintzat hartu. ik baloratu 3.

Hain gutxi balioesten duzu askatasuna?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 135. orr.

Emakumeen eta gizonen lana ez da modu berean balioeste.  Berria - Harian   2005-05-28

Ororen gainetik, ordea, segurtasuna balioesten nuen nik, eta lanera deitzeak hori zuen ona: txarrenera jota ere [...] duintasuna gordetzeko behintzat, ez zitzaidala aitzakiarik faltako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 182. orr.

Berpizkundean Euklideren geometria balioesten zen bezala, pintura modernoak espazioaren ikusmolde "topologikoago" bat irudikatzeko joera izango du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.

Zentzu zabalagoan, koadratzeak, irudikatua balioetsiz edo gutxietsiz, arreta lehen planoan erakutsiari jarraraziz, eta abar, irudikatzen denari buruzko iritzi bat islatzea eragiten duen guztiari ere badagokiola.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.

Zuk, arrazoi osoz, oso balioesten dituzun dohain pertsonalez den bezanbatean, hain segur ere alde horretarik Gercourt jaunak ez du zer liskarturik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 338. orr.

Haren jantzi guztiak, maitasunez eta trebetasunez sortu eta egin zituen jantzi guztiak ikustea, mirestea eta balioestea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 76. orr.

Hori hala bada, gizakia ez badute egin duenagatik soilik balioesten, egin nahi zuena ere aintzat hartzen bada, orduan... orduan martirien argi-koroaren mereziduna zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus