Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Saia zaitez zeure liburuak premia bat ase dezan eta baliagarritasun horrek zu ere hobetu zaitzan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 334. orr.
Gauza guztiak helburu hori lortzeko duten baliagarritasunaren arabera neurtu behar direla. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 74. orr.
Idazlan baten merezimendua baliagarritasunak edota atsegintasunak osatzen dute, baita biek ere, horretarako gai denean. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 33. orr.
Balioen baliagarritasuna, zinezko objektibitatea zertzen duena (onargarritasun intersubjektiboa), gizarte bizitza eratzen duen gizatasuna edo giza esperientzia da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 69. orr.
Gernikako Estatutuaren baliagarritasunean sinesten dutenen eta Ibarretxe Plana defenditzen dutenen arteko kontsentsuaz ari da Egiguren liburuan. Berria - Euskal Herria 2004-05-15
Saia zaitez zeure liburuak premia bat ase dezan eta baliagarritasun horrek zu ere hobetu zaitzan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 334. orr.
Ea adimena ezagutza hauetara guztietara nola iristen den eta ea hauek zein hedapen, baliotasun eta baliagarritasun duten. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 33. orr.
Baliagarritasunean, erosotasunean edo eraginkortasunean oinarritzen den filosofia batek arbitrariotasunerantz zabaltzen duen ate horretarik gizakiaren eromen guztiak sartzen dira. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 180. orr.
Orduan funtzionatzen zuten saio askok egun ez du funtzionatzen, eta, hortaz, artxiboaren baliagarritasuna mugatua da. Berria - Kultura 2006-02-04
Ez da ikusten zientzia semiologiko baten beharra edo baliagarritasuna. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 44. orr.
Zaharren egoitzen baliagarritasunaz mintzo dira. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 119. orr.
Hirugarren mailako auzia da Euskal Herriaren etorkizunaz ari garela, ez diot baliagarritasunik ikusten. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 103. orr.
Sorkari materialen artean, sua zuen bereziki maite haren edertasun eta baliagarritasunagatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 724. orr.
Baliagarritasunaren ideia horrek, hasieran bakuna, kaltegabea iruditu lezakeen arren, izugarrikeriarik handienak zilegizta litzake. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 179. orr.
Naturazko egoeran baliagarritasuna dela eskubidearen neurria. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 70. orr.
EPOa atzemateko erabiltzen den testaren baliagarritasuna kolokan jarri du. darkinen garraiatzeko, bereizteko, berritzen direnen baloratzeko eta bistan dena baliagarritasunik gabekoen nonbait kokatzeko. Berria - Harian 2005-08-03
Baliagarritasun handiko ikerbidea da hau benetan, bat-bateko bertsolaritzari aplikatuta. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 212. orr.
Egunargiko ilargiarenak, berriz, begiradaren erabateko utilitarismoa adierazten du, gauzetan baliagarritasun materiala beste baliorik onartzen ez duenaren pragmatismoa. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 158. orr.
Lan baten baliagarritasun sozialaren eta lan horren egiteko plazeraren onarpena beharrezkoak dira. Berria - Euskal Herria 2006-02-12
Baliagarritasun publikoan oinarritutako lege guztiak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 265. orr.
Zigor arbitrarioak ezartzean baliagarritasun publikokoa ez den neurririk erabiltzen badute, bekatu egiten dute. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 181. orr.
Izan, balioak ez dira inoiz absolutuak, baina (zirkunstantzia batzuetan) baliagarritasun absolutua dute. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 68. orr.
Froga haiek ezin zezaketen baliagarritasun juridikorik izan. Berria - Euskal Herria 2004-05-05
Merkataritza ganbera eta ofizialeen ganbera Ipar Euskal Herriko Laborantza baliagarritasun zerbitzuarekin elkarlanean aritzea proposatzen da. Berria - Ekonomia 2004-05-13
Positiboa da ETAn borroka armatuaren erabilera auzitan jartzea, baina gogoeta hori «baliagarritasun arrazoiengatik» egitea deitoratu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-11-03