Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gezi bat atera eta baleztan ipini zuen, altxatu eta jaurtitzeko prest jarri zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 228. orr.
Balezta hark nire bihotza keianatzen zuen, eta nire pistolak haren bihotza. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 204. orr.
Balezta batek jaurtiriko geziak jo balu bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 901. orr.
Ez zuen beldurrik balezta erabiltzeko, ihesi zihoazenei tiro egiten zien lekuko guztiak akabatzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 230. orr.
Horregatik Marko Aureliorekin, Publio Minidiorekin eta Kn. Korneliorekin saiatu naiz baleztak, eskorpioiak eta bestelako gerra-makinak eraikitzen eta konpontzen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 390. orr.
Balezta guztiak, ordea, edozein eratakoak direla ere, makinak jaurti behar duen harriaren pisua zenbatekoa den kontuan hartuz egiten dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5030. orr.
Bi librako harria jaurti behar duen baleztak, bere burukoan, bost hatzeko zuloa izan beharko du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5050. orr.
Balezta, katapulta eta eskorpioiak behar bezala teinkatzeko gai izateko. Bertzerik zen lantzarekin, baleztarekin edo ezpatarekin trebatzeko eskola. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.
Aukeratutako gizona berrehun urratsera bazegoen ez zegoela hura hiltzeko modurik, ez eta antzekorik ere, hori galera, eta ehizarako ere, eskueran arkurik edo baleztarik ez bazen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 50. orr.
Maiz, balezta-gezien bidez igortzen zizkiguten, gero, harresien gainetik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 225. orr.
Azkenik, makina guztia suzko jaurtikiekin eta balezta-tiroekin desegin zuten. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5290. orr.
Balista eta katapulta-bateriak organo baten hodiak bezalaxe doituak zituen Arkimedesek, bakoitza irispide desberdin batera iristeko eran kokatuak, eta, hala, ontzi guzti-guztiak jo zituen tresna haiek bota zuten jaurtigai-zaparradak, zeinahi distantziatara zeudela ere harresietatik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 475. orr.