Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
baleriana 1 iz belar landarea, toki laiotz eta hezeetan hazten dena, lore konposatu zurizta eta gorriztekikoa, medikuntzan erabiltzen dena (Valeriana officinalis).
Baleriana edo bromoa baino askoz hobea da: izadiak txikiago egiten nau, eta edozein kolpe bihotzeko kemenez hartzeko prestatzen nau. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 330. orr.
Bihotza zaindu behar zuela, eta bularrean azafrai-enplastoak jartzeko eta baleriana-ura hartzeko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 367. orr.
2 balerianaz eginiko sendagarria.
Har ezan baleriana bat eta ixo, joder! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 154. orr.