Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pequod baleontzian ez zen aspaldi luzean mugimendurik an-tzematen, eta zaldiek beren trosta astirotuaren hotsa belaontziaren eta moilaren arteko uraren txapla-txaplarekin egokitu nahi zutela ematen zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 89. orr.
Urtero, Pazkoaz, Burtonen baleontzia pasatzen zen munduaren berri eta mantenugaiak ekartzera, eta guk ontzen genuen urdai ketu apurra kargatzera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 136. orr.
Gure laboratorioak bazuen antzik trapuzahar denda batekin eta baleonantzi baten karga-sotoarekin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.
Bi baleontzi ikusiko dituzue berehala arribadan datozela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 245. orr.
Zure urtebetetze egunean, ostera, eta ustekabean, farmazia flaskoan sarturikoa oparituko dizu, Deception uhartean ezagututako norvegiar baleontzi handien tankerako miniatura, bandera eta guzti. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 359. orr.