Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Guztiek miretsiko diote balentria. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 31. orr.
Holgerren balentria guztiak -odultsu baino odoltsuagoak- Erdi Aroan zalduneriari zegozkion modukoak dira. zaldun teutonikoen aurka poloniarrek egindako balentriak. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 92. orr.
Arturrek Lanceloten balentriak irakurri zituen; bazekizkien guztiak. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 42. orr.
Hizketan aritu ziren luze, Ulisesen balentriak oroituz. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 18. orr.
Xabi Alonsoren balentrien berri egunero-egunero dator egunkari, irrati eta telebistetan. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 59. orr.
Haren balentriak ez zirela astakeria trauskil batzuk baizik. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 25. orr.
Orduan ohorerik gabeko adore hori oso beharrezkoa izango da, inork ez baititu gogoan izango azken defendatzaileen balentriak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 62. orr.
40 garaipen daramatzate, eta bakarra falta zaie balentria egiteko. Berria - Kirola 2004-03-11
Hala hitz egin zidan, konparazione, euskaldunek urruneko itsasoetan egin izan zituzten balentriez, balearen arrantzuan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 459. orr.
Indiar zenbakerak sekulako balentria egin zuen, alfabetoarena baino are miragarriagoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 227. orr.
Antza denez, egungo segurtasun neurriek "zuloak dituztela" erakusteko egin du balentria. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 70. orr.
Nafarrak nagusitu ziren, batez ere zangozarrek eginiko balentriei esker. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 59. orr.
Denek ezagutzen zuten, sei aldiz erbesteratu beharko zuketen eginiko balentriengatik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 499. orr.
Horixe baita zaldunaren egitekoa, bere maitearen amodioagatik balentriak egitea, baita arriskutsuenak ere. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 255. orr.
Ezin baita sekula pentsatu [...] ni bezalako morroi gezak halako balentria burutu dezakeela. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 21. orr.
Horrelakoxea duk adiskidetasuna, balentria bat duk, hitzaren zentzu isilpeko eta halabeharrezkoan; arma-hotsaren dirundirik gabeko balentria bat betiere. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 154. orr.
Ez zaio balentriarik ezagutzen, gure irudimenaren mapan ez dago haren ibileren zantzurik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 9. orr.
Aski harro naiz kolpez eginik bidea: kardiologoari ez diot salatuko ene balentria. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 111. orr.
Erabateko itxuraldaketa hura egiteko balentria, Weldon andreak betidanik aditua zuenez, ez zen zerbitzarien kontu uzteko moduko zeregina. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 131. orr.
108 minutu egin zituen espazioan, eta oihartzun izugarria izan zuen balentriak. Berria - Gaiak 2006-04-13
-Gerra garaian balentria handiak egin zenituela erran zigun Ibarrak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 46. orr.
Zure balentria ikaragarriak aipatzen dituzte, eta nik zure egintza handiak kontatzen. Elizen arteko biblia Sal 145,6
Balentria galanta izan zen Hilen Bidezidorretatik egindako kabalkada. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 189. orr.
Ez zen balentria ttipia, arbitroaren ziztuak lehen zatiaren bukaera adierazi zuenean, markagailua hutsean gelditzea. Berria - Kirola 2004-02-11
Esan liteke balentria gartsuenei ekiteko trantzean zegoela gazte militantea. ipuinez eta Donibaneko arrantzaleen balentria historikoez osatutako herri-ondarea. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 43. orr.
Musulmanek beren balentria militar historikoei buruz zuten atsegina hain sakon sustraitua zegoenez, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 196. orr.
Mahaia da gizon txikien balentriarik handienen lekua. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 32. orr.
Bi Lauko Final jarraian jokatzea da lortu dugun balentriarik handiena. Berria - Harian 2006-04-27
Mendebaldearen balentria teknologikoen eta independentzia espiritualari eusteko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 177. orr.
Espainiako eta Frantziako handikiei buruz entzuten nituen balentria ezin miresgarriagoekin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 157. orr.
Bakantza denboran, gorputza bera heziz arimarekin batean, egiten zituzten balentria ederrak, xintxuketa, kurritze, kanpo-lan eta nekatze... Herria 2001-09-20
Batzueri iduritzen dudarik gabe holako balentria hitsak eginez urtea hobeki hasten dela! Herria 2005-01-06
Aljeriako balentria tristeak, kasik egunero eginak, gauaz ere ez bazen, artetan: bai, horiek denak gogoan dauzkat. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 60. orr.
Balentria xinplea da andreen gaitz erratea. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 85. orr.
Lehenbiziko balentria Pauetarrek irabazi dutela Villeurbane-n. Herria 2001-07-05
Akrobaziazko balentria zailak eginez. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.
Santakrutzen azkeneko balentriak oihartzun gaitza izan dik Donostiako beltzen artean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 214. orr.
Sekulako balentria lortu zuen barda Baionako Aviron futbol taldeak, azken-azken mementoan Bordeleko Girondins-en kontra irabazirik. Berria - Kirola 2004-01-24
Aurkitzen den egoera negargarri hori bere bohemiotasunaren gaileneko balentria dela usteko luke. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 281. orr.
Gudu-zelaia uzten nuen ondoren, leherrak egin dituenarenak eginez, gerlari garaitzailearen fiertasun zuhurra erakutsiz, balentria-edesle xarmatuen bozkariozko banzaien artean. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 30. orr.
Zenbat urte zituen Jüngerrek, liburuan kontatzen dituen gerra-balentrien garaian? Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 22. orr.
Itsas balentria zaharrak gogorarazten dituzten armarrietako baten gainean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 79. orr.
Bizkorraldi-balentria honengatiko prezioaren zati bat Nordiska Museetek erakusten zuen kultur pobretzea izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 340. orr.
Mendebaldeko mundu garaikidearen ekonomi balentrietan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.
Ez ederrez edo balentriaz baitezpada, edo moda berri zerbaiti jartzeko gisan, bainan beharrarekin, ez baita beharra bezalakorik azkenean..! Herria 2004-05-13
Horretarako, PSOEri balentriaz jokatzeko eskatzen diogu. Berria - Euskal Herria 2004-04-06
Behin, rugbyko medikuaren ondoan afaltzen ari nintzela, konfiantza osoz eta kasik balentriaz erran nion zer egiten nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 137. orr.
Ez dautzut erranen orain hiltzearen beldur naizela baitezpada, bainan bistan da nehor ez dautzu erraiten ariko, nik uste, balentriaz: "Nik ez dut beldurrik". Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 141. orr.
azken balentria (7)
balentria bat egin (4); balentria bera egin (3); balentria berbera (4); balentria da (4)
balentria eder (4); balentria ederra (12); balentria ederra egin (5); balentria ederrak (8); balentria ederrik (3); balentria egin (31); balentria egin zuen (8); balentria egiteko (6); balentria errepikatu (3); balentria gaitza (3); balentria guztiak (6); balentria handia (11); balentria handiagoa (3); balentria handiak (7); balentria handien (4); balentria haundia (3); balentria hits (4); balentria hitsak (9); balentria hori (17); balentria horiek (7); balentria horren (4); balentria hura (9)
balentria izan (8); balentria izan zen (5); balentria izango (3); balentria lortu (7); balentria lortu du (4); balentria ttipia (9); balentria txarra (12)
balentria zerbait (3); balentria zerbait egin (3)
bere balentria (5); beren balentria (4); beste balentria (8); beste balentria bat (5); bi balentria (3); daukuten balentria (3); dena balentria (6); egiazko balentria (3); egin daukuten balentria (3); egin zuen balentria (4); egindako balentria (6); entraaleko balentria (8); ez baita balentria (6); ez da balentria (16); ez zuen balentria (4); gaitzeko balentria (7); gaitzeko balentria egin (4); halako balentria (8); haren balentria (4); holako balentria (3); nire balentria (3); sekulako balentria (5); sekulako balentria egin (3); tamainako balentria (3); zerbait balentria (4)
azken balentriak (3); balentriak egin (3); balentriak egiten (4); balentriak kontatzen (4); balentriak miresten (3); bere balentriak (10); egin balentriak (3); egindako balentriak (5); gaitzeko balentriak (3); nire balentriak (3); taldearen balentriak (3)
balentriaren bat (3)
balentriarik gabe (3); balentriarik handiena (7)
balentrien berri (6); bere balentrien (3)