Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
balekume iz balearen umea.
Balekumea hil eta atoian eramango zuten badiaren batera, balekumearen amak umea utzi ezin eta atzetik segituko zien, harik eta badia aproposean balea handia ere arpoiz joko zuten arte. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 386. orr.
Oi, balekumearen berbaroa berak aditu izan balu, nik aditu nuen moduan! Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 34. orr.
Harik eta sumatu arte bakarrik dagoela, hondartzara heldutako balekumea baino bakartiago. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 12. orr.