Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
baleazale 1 iz baleak harrapatzen dituen pertsona.
Baleazaleen armarriaren azpitik pasatzean [...] berriro ikusi nuen arpoilaria ontzian zutik, balea bat arpoia bizkarrean sartuta ordurako, eta balea handiagoa alboan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 171. orr.
Orduan lanpostua eskainiko dizu, Jacobsen&Brothers konpainiarentzat lan egiteko, baleazaleen erizaina izateko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 429. orr.
2 ontziez mintzatuz, baleak arrantzatzeko dena.
-Ontzi horiek baleazaleak dira? -koadroan margotutakoez galdetu zion Bibik. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 87. orr.