Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
baleatu, balea(tu), baleatzen 1 du ad balaz tirokatu.
Zaurituak heltzen hasi ziren ospitalera, hildakoak, baleatuak, denak FALen zauriekin, eta FALen zauriak oso larriak dira, bala handiak dira, batzuetan barruan lehertzen direnak. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 107. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Halako batean Caricuao auzoko jende baleatu asko hasi ziren ekartzen. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 107. orr.