Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mazopak itsas ugaztunak dira, baleak, katxaloteak, zereak edo orkak bezala. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 116. orr.
Ez zen ikusten ez balearen muturra ez buztana. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 62. orr.
Plastada baten hots ozena entzun nuen, baleak uretan murgiltzerakoan sortzen duena bezalakoxea. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.
Balea batek arpoia bizkarrean sartua zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 152. orr.
Urtero 300.000 bale, izurde eta marmota hiltzen dira horrela. Berria - Gaiak 2004-07-17
Itsasontzitik deiadarka hasi zitzaizkigun: uhartetzat hartu genuena balea baten bizkarraldea zela jakinarazi ziguten, eta lehenbailehen ontziratzeko. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 191. orr.
Norvegiak eta Japoniak 880 balea arrantzatuko dituzte aurten. Berria - Gaiak 2004-05-09
Sei zazpi arrantzaleren irudiak ikusten ziren balea harrapatzen, arpoilaria ontzian zutik oraindik arpoia jaurti ondoren. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 152. orr.
Australian baleak legez kanpo harrapatzen ari dira Japoniako ontziak. Berria - Mundua 2004-10-21
Balea nola harrapatzen zuten ikasteko. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 123. orr.
Entzun izan dut Holandan balearen arrantzak, oro har, ez duela ematen kostatzen dena. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 14. orr.
2005ean erabakiko dituzte baleen arrantza komertzialari buruzko arauak . Berria - Gaiak 2004-07-24
Zer uste zenuen, bada, balearen arrantzara joana nintzela? Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 74. orr.
Osaba Juanekin ibilia nintzela eta balearen harrapaketan ere parte hartu izan nuela. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 34. orr.
Jonas balearen sabeletik askatu zuena. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 399. orr.
Anbar arrea (balearen hesteetako hondakin digeritu gabeak). Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 138. orr.
Lurrean belauniko, balearen gantzarekin igurzten zituen bere botak eta nire senideenak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 12. orr.
Spitsbergenen balea baten burezurraren barrenean aritu nintzen gongoil zerebroespinalak bilatzen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 275. orr.
Nahiago zuela emakumeok bizkor-bizkor lehorreratu eta atzera bere baleetara itzuli. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 146. orr.
Urdearen gisa, baleak ez du deus galtzekorik. Herria 2003-06-19
Cuvier baleak NATOren maniobrengatik hil direla salatu du Oceanak. Berria - Gaiak 2004-08-07
Minke baleak ehizatzeko debekuari eustea erabaki dute. Berria - Gaiak 2004-10-13
Geure ditugu harako Pavesek aipatzen zituen "nagusitzaroko esperientzia biak", arrakasta eta porrota, balea zuria akabatzea ala ontzia suntsitzea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.
Balea grisa babesteko neurriak eskatu dituzte Italiako bileran. Berria - Gaiak 2004-07-21
Desagertzeko arriskuan dagoen espeziea da balea urdina. Berria - Gaiak 2004-07-29
Urrunean balea ilun baten zurruzta zuria. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 166. orr.
Balea zauritua ur sakonetara murgiltzen zen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.
Balea hilen zatiak nonahi urgainean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 245. orr.
Biharamunean balea asesinoen sarda ikusi genuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 186. orr.
NATOko ontziek eginiko maniobrek zetazeo espezie ugariri eragin diete: euskal balea, xibarta, zere arrunta,zere txikia, zeroi arrunta, zeroi pigmeoa, Atlantikoko izurde pikarta eta marzopari, besteak beste. Berria - Gaiak 2004-11-03
Desagertzeko arriskuan dauden balea espezieak babestu ahal izateko. Berria - Gaiak 2004-07-23
Tristeak berriro han barruko urgorriak, nonahiko balea zatiak, eta aireko hats higuingarria. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 266. orr.
Islandiatik sardintzarra ekartzen zuen eta balea-haragi gazitu eta lehorra. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.
Sotoak balea-koipez gainezka. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 139. orr.
Kortsearen balea bizarrak markatzen zitzaizkion gerruntzearen ehun tinkatuan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.
Haiek, behintzat, ez zaudek soilik bale–bizarrez eginda. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 68. orr.
Balea-hezitzaileak ere izan ziren garai batean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 256. orr.
Balea ihizi hortaz -ihizia eta ez arrantza, balea berenaz aberea baita eta ez arraina-. Herria 2004-03-11
Euskaldunak sarri joan ohi ziren Ameriketako ipar-ekialdera XVI-XVII. mende bitartean, bai bakailao eta balea arrantzara eta baita salerosketak egitera ere. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 221. orr.
Politika aldatu ezean, Japoniak Balea Arrantzarako Nazioarteko Batzordea utzi egingo du 2006an. Berria - Gaiak 2004-07-20
Eta ez zuen itsas abenturarik irakurtzen, ez bale-arrantzaleak azaltzen zituztenak, arrain kiratsa jasanezina egingo zitzaiolakoan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.
Ziburun bizi ziren aspaldiko kortsario, balea-ehiztari, agota eta buhameen ondorengoak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 281. orr.
Urbanoren pintzelak dantzan zebiltzan olatuen artetik ageri zen balea saldo batean. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 88. orr.
Hurrengo egunetan ontzikoek hor ikusiko dituzte marrazo itzelak, eta baita marrazo-balearen bat ere. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 186. orr.
Baleatan zein bakailaotan Ternuara joanak zirenek, [...]. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 154. orr.
-Baleatan ibilia hago, hara! Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 34. orr.
Capricornioren azpian Piscis australa dago, Balearen isats aldera begira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4390. orr.
Ur hori, esaten denez Aquariotik datorrena, Piscis australen buruaren eta Balearen isatsaren tartetik jaisten da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4390. orr.
Barrura sartuta eta tarte handi batera, beste izar batzuk iristen dira, sugeak bezain uhintsuak, Balearen burua ukitzera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4390. orr.
balea bat (13); balea batek (4); balea baten (10); balea estudioan (3); balea eta (7); balea grisa (3); balea hezurrezko (4); balea hezurrezko zizelkadurak (3); balea hil (4); balea hilen (4); balea hondartu (3); balea hondartu ziren (3); balea ihizin (5); balea osoa (3); batek balea (3); da balea (7); eta balea (20); euskal balea (3); ingurumena balea (3); minke balea (3)
baleak elkartearen (3); baleak elkartearen biltokian (3); baleak eta (4); baleak helburu (3); cuvier baleak (3); eta baleak (7)
baleako feria (3); baleako kantariak (3)
baigorriko balearen (3); balearen arrantzarako (5); balearen arrantzarako nazioarteko (5); balearen ondotik (9); balearen sabelean (5); dira balearen (3); dira balearen ondotik (3); eta balearen (4); ibili dira balearen (3); jonas balearen (3)
baleen arrantza (4); baleen berbaroa (13); baleen nazioarteko (3); eta baleen (5)