Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lurralde horren jabe ziren, mankomunitatean, Baigorri, Luzaide, Erro eta Baztango baleak, haiek zituzten lekuko mozkinen baliatzeko arauak finkatzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 178. orr.
Segürki, hor dago halaber "Baigorriko Balea", ibar hortako herrien batarzüna adierazten düana. Herria 2003-02-20
Apirilean, Espainolak entseatzen dira Aldudeko balean sartzera. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 94. orr.
Bazterrak ikusi behar ginituela, gure gidariak itzuli bat egin arazi dauku, pasarazi gaitu Tallinas balean gaindi. Herria 2003-10-23
Meza-bezperak egun guziez kantatuko zituena, arrosorio eta arrosorioetan ariko zena, ur benedikatuarekin, goizean goizik, inguruetako baleak benedikatuko zituena, lehen, meza aitzin, elizaren bortan airea benedikatzen zen bezala "Asperges me" kantatuz, kapa berde bat soinean. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 76. orr.
Igandean, goizeko 8etarik harat, Aldudeko mendietan gaindi oinezko ibilaldia batzuentzat, mendi-txirrindulaz balearen itzulia (35 km) bertzentzat. Herria 2004-10-14
Baleako artxiboetan idatzia da 1706eko apirilaren 18an Herriko premuek, usaia zuten bezala, beren biltzar nagusia Anhauze elizako kalostrapean egin zutela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 21. orr.
baigorriko balea (4)