Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere morroiei eta laborariei baldres, frikun, mandil, malmutz deitzen zien, Kixoteren gisako hitz horiek erabiltzeagatik besterik gabe. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.
Gizonak behin ikusi zuen zalditegian, zapi zuria buruan, soineko baldres zakarra gorputzean, simaur biltzen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 169. orr.
Ezein forma ezagunetan errenditzen ez zen hodei baldres horrekin. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 45. orr.
Bere takoidun zapaten gainean pauso labur eta baldresak emanez. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.
Isiltasuna zabaltzen da ahotik ahora, eta baten batek, meeka eta beeka, balada baldres bati ekiten dio. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 116. orr.
Bere ibiltzeko modu baldres eta aldi berean miragarria irudikatzen ari nintzen, funanbulista bat galtzadaren gainean bezala mugituz agertu zenean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.
Gerrari leporatu dio gizonen gogorkeria, gizonen arreta gutxia, gizonen heziketa baldresa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 164. orr.
Ados, ergel eta baldres jokatu dut, baina sinets iezadazu arren: ez nau gizabide on, ausart eta zozo batek baino gidatu honetan guztian. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 116. orr.
Hori aspaldiko afera zen, ordea, eta orain baldres nenbilen halako malkarretan, zorrotz gertatu behar baina, aldi berean, sobera nabarmendu nahi ez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 341. orr.