Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Altzairua, beira, baldosak eta hormigoia izango dira etxe-orratzen materialak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 92. orr.
Zoladura horretan pilare batzuk egingo ditugu zortzi hazbeteko adreilu txikiekin, gainean bi oineko baldosak jartzeko adina tartea utziz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.
Laxarok sukaldeko baldosaren gainean utzi zuen etzatera bere burua. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 227. orr.
Belauniko zegoen baldosa gainean, galtza motx hutsetan, eta gurutzetara jarrita zeuzkan besoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 402. orr.
Etxera sartu nintzenean Herminioren gorpua topatu nuen sukaldeko baldosaren gainean. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 19. orr.
Baldosa bat loka zegoen, etxe guztietako pasilloetan dago ohol bat edo baldosa bat solte. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 97. orr.
Itzuli naizelarik eskuak baldosazko konketa uherrean garbitu ditut. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 22. orr.
Baldosazko itxitura dena berdin horretan egotea baino hobea da. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 67. orr.
Emakumea, atso zaharra, emamintza oraindik bere-berean, zoru baldosazkoan, espasmo gorritan. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 87. orr.
Lurrean, zoladura gisa, baldosa zuriak eta arrosak jarriak zeuden txandan-txandan, Lurrean koadrodun baldosa merkeak, koskekin batzuk, zikinune arrez beste batzuk; hotelaren gainbeheraren zantzu nabariak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.
Mojen sandaliek irrist egin zuten sarrerako baldosa hotz eta labainkor haietan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 154. orr.
Jackson Avenue-ko geltokian zegoen, baldosa zuri-nabarrezko paretaren kontra. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 141. orr.
Argi fluoreszente horiak, baldosa zuri txikiak hormetan, Koloretako baldosek guztiz irauliko ditek hiri honen bizimodua. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 188. orr.
Gogoan duk duela zenbait urte Specker zaharrak zeramikazko baldosa beiratuez hitz egin ohi zuela? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 353. orr.
baldosa zuri (5), baldosak eta (3); baldosak jarriko dira (3); bi oineko baldosak (4); oineko baldosak (4); oineko baldosak jarriko (3)