Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ivyk bere zigarretari jaregin gabe erretzen segitzen zuela, musu belarrian, musu lepo zurrunduan, musu baldokian, musu ile-adats mikatzean... Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 96. orr.
Norbait ikusten dudanean, adibidez, eskuineko eskua buru atzetik pasa eta ezkerreko baldokia hazkatzen ari, niri atentzioa eman eta berehalaxe aita etortzen zait gogora. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 119. orr.
Baldokietan itsatsia zeukan ilea nola airatu zuen ikusirik, pentsa zitekeen orrazkera zuela ardura bakar. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 181. orr.
Hanna ez da inola ere emakume zaharra, baina nik, noski, haren larmintz zimeldua nekusan, haren betazpi puztuak ere bai, eta haren baldoki zimurtuak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 209. orr.