Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero konturatu ziren ardoaren mende nengoela, zergatik ez zekiten ordea, herrian ere jendea balditua zen, ni mozkorra bihurtu nintzela ikusita. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 94. orr.
Hasieran, kaleetan barna nindoalarik, nahiko balditurik gelditzen nintzen mutilak elkarri eskuak emanik ikusita. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 26. orr.
Une hartan burutazio batek balditu ninduen: eta hiltzailea ezagutu zuelako baldin bazegoen Abel hain harriturik? Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 118. orr.
-Monduteguy herritarra, gauza batek balditzen nau– [...]. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 157. orr.
Domengak balditurik so egin zion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 73. orr.
-Zertarako hori? -galdegin zion Joanttok, balditurik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 242. orr.
Halako haize indartsua dabilenean eskribauren bat hil dela esaten zuten antzina, baina babes bila zebilen geriatrikoko emakume buru balditu bat eraman du gaurkoan, ezki-adar hautsi batek jota. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 69. orr.
Halako batean azaldu ziren, horratik, ni kulunkaulkian lokartu berria nintzela: zazpi edo bederatzi gizonezko, berorietatik hiru hordiaren hordiz ia erabat baldituak, igogailutik narraska etxeratu behar izan bainituen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.