Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Subjektuaren adigaiari judizioaren zedarriztapena gehitzen badiogu, orduan honek baldintzatugabeki balio du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 46. orr.
Horrela, ordea, baldintzen totalitatea barnebildu behar du, hau besarkatzera inoiz iritsiko ez den arren, eta ilara osoak baldintzatugabeki egiazkoa izan behar du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 149. orr.
Gure iritzia ez da hemen inolaz ere zerizan baten baldintzatugabeki beharrezkoa den izatea frogatzea, edo sentsuen munduaren agerpenen existentziaren baldintza inteligiblea honetan oinarritzea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 207. orr.
Baldintzatugabekia, ordea, baldin eta benetan badago, orduan bereziki kontsidera daiteke baldintzatukitik ezberdintzen duten determinazio guztien arabera. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 143. orr.
Ez duzue baldintzatugabea den ezer lortzen, horrela baldintzatugabeki hau ea sintesiaren hasiera absolutuan edo ilararen osotasun absolutuan hasierarik gabe ezarri behar den erabakitzeko. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 187. orr.
Izan ere, halabeharrez esperientziaren eta agerpen guztien mugaz goiti joatera bultzatzen gaituena baldintzatugabekia da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 25. orr.
Beraz, lehenik, sintesi kategorikoaren baldintzatugabekia subjektu batean, bigarrenik, ilara baten kideen sintesi hipotetikoaren baldintzatugabekia, hirugarrenik, sistema bateko zatien sintesi disjuntiboaren baldintzatugabekia bilatu beharko dira. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 147. orr.
baldintzatugabeki beharrezkoa (6); baldintzatugabeki beharrezkoa den (5)