Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azaltzen nion, adibidez, defuntuek ez zutela eskubiderik gure bizitza baldintzatzeko, eta bost axola duela non ehorzten gaituzten. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 309. orr.
Emakume izateak baldintzatzen du nire bizitza, eta literatura ere bizitzaren zati bat da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 39. orr.
-Publizitatean gastatzen denak baldintzatzen ditu prezioak, ez benetako kalitateak. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 112. orr.
Mende batzuk lehenago sortutako Kristautasuna izan zen europar pentsaera kanpotik baldintzatu zuen gertakari historiko eta kulturala. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.
Txoriek soinuak ikasteko duten gaitasuna baldintzatzen duen genea identifikatu dute. Berria - Gaiak 2004-03-31
Finala Tel Aviven, Israelen, jokatzeak erabat baldintzatu du lehia, eta Maccabik ez beste guztiek ia jarraitzailerik gabe jokatuko dute. Berria - Kirola 2004-04-29
Bizi Garbia herrien arteko sindikatak eta Urdazubi eta Zugarramurdiko herriko etxeek izenpetu dute, Urdazubin, maiatzaren 10ean, ondarkin bilketa baldintzatzen duen mugaz gaindiko hitzarmen bat. Herria 2005-05-12
Halatan, argudio nagusiaren hautapenak (inventio) bere formulazioa baldintzatzen du (elocutio), baina formulazio honen araberakoak dira, era berean, gainerako argudioak (inventio) eta bertsoaren egitura (dispositio). J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 188. orr.
Abuztuak baldintzatuko du, ordea, aurtengo arrantzaldia. Berria - Harian 2005-08-21
Bada zerbait, baina, bakartasun sentsazio hori baldintzatzen eta distortsionatzen duena. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.
Hautaturiko bukaerak baldintzatzen du bertsoaren atal inprobisatua, eta ez soil-soilik errima kontuetan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 213. orr.
Espainiako eta Frantziako Estatuek ezarritako lege arautegiek erabat baldintzatzen baitute Euskal Herriko unibertsitateen egitura eta jarduera. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 216. orr.
Zientzia ez da sistema sozial itxia, balioztatze sozial irekiek baldintzatzen baitituzte zientzialarien arteko transakzioak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.
Gainerako maiztasunek hotsaren nolakotasuna baldintzatzen dute, baina ez garaiera. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 92. orr.
Grande-Marlaska epaileak abiatutako auzibidea bakerako prozesua baldintzatzeko erasoen barnean kokatzen du Askatasunak. Berria - Harian 2006-03-17
Elkar baldintzatzen duten terminoen arteko oreka konplexu hori. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 158. orr.
Fonologia naturalak proposatzen duen hurrenkera ordezkatzeen nolakotasunak berak baldintzatua da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 59. orr.
Eskubide "naturalok" historikoak, sozialki mugatuak, ekonomikoki eta are razialki baldintzatuak, direla, ikusiko da laster. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 108. orr.
Gure eguneroko bizitza dago informatikak baldintzatua. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 118. orr.
Kulturak erabat baldintzatzen dituelako jokabide sexualak, eta, hala, giro kulturala aldatzen den neurrian ere aldatzen dira jendearen jokatzeko erak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 172. orr.
ETAk baldintzatutako borrokak izan ziren horiek, neurri handi batean. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 14. orr.
Hizkuntza zenbateraino ezagutzen dugun, horrek baldintzatzen gaitu. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 342. orr.
Erreflexu baldintzatuekin gertatzen denaren antzeko zerbait azken batean, baina dagoeneko, hainbeste zigor jaso ondoren, prest zaude edozein desoreka emozional eta psikologikori aurre egiteko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 238. orr.
Beti sentsuen munduaren barnean batasun baldintzatua osatuko balu bezala kontsideratu behar dugu. bekatariak bere okerra ezagutu eta damutzen den neurrian ematen den barkamen baldintzatua. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 236. orr.
Solaskidetza baldintzatuak sortzeko tresna zen deportazioa. Berria - Harian 2006-01-07
Azaleko ikuspegi batetik aztertzen badugu bakarrik egin dezakegu erabateko aldaketen eta aldaketa baldintzatuen arteko zatiketa Gertatu ohi den bezala, egin dugun gaien hautaketa partziala, mugatua eta baldintzatua da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 183. orr.
Eginbehar horiek kategorikoak lirateke, absolutuak eta baldintzatu ezinezkoak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.
asko baldintzatu (4); baldintzatu eta (7); baldintzatu gisa (3); baldintzatu zuen jokaldia (3); bilakaera baldintzatu (3); dezente baldintzatu (3); emaitzak baldintzatu (3); erabat baldintzatu (10); erabat baldintzatu zuen (4); erasoa baldintzatu (3); garapena baldintzatu (3); guztia baldintzatu (3); guztiz baldintzatu (11); guztiz baldintzatu zuen (6); jarduera baldintzatu (5); jokoa baldintzatu (3); lana baldintzatu (4); nabarmen baldintzatu (3); partida baldintzatu zuen (3); politika baldintzatu (4); prozesua baldintzatu (3); zeharo baldintzatu (5)
baldintzatua besterik ez (3); baldintzatua da (9); baldintzatua den (7); baldintzatua eman (3); baldintzatua izan (5); beti baldintzatua (5); beti baldintzatua den (3); eta baldintzatua (5)
erabat baldintzatuko (4); etorkizuna baldintzatuko (5); geroa baldintzatuko (3); partida baldintzatuko (4); zenbateraino baldintzatuko (3)
baldintzatuta bizi izan (3); baldintzatuta dago (3); baldintzatuta dagoela (3); baldintzatuta egon (6); dago baldintzatuta (3)
baldintzatzea lortu (3); politikoa baldintzatzea (6); prozesua baldintzatzea (5)
asko baldintzatzen (10); asko baldintzatzen du (6); baldintzatzen gaitu (4); bera baldintzatzen (4); dena baldintzatzen (5); dena baldintzatzen du (3); elkar baldintzatzen (3); erabat baldintzatzen (10); ere baldintzatzen (7); ere baldintzatzen du (3); eta baldintzatzen (7); etorkizuna baldintzatzen (6); etorkizuna baldintzatzen duen (3); gehiago baldintzatzen (4); gehiegi baldintzatzen (4); guztiak baldintzatzen (3); guztiz baldintzatzen (3); politikoa baldintzatzen (5); zeharo baldintzatzen (4)