Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
baldeka1 adlag baldea neurri erabiliz.
Euriak itsas ertzeko pasealeku distiratsuaren aurka gogor jo eta haize-boladaka lehertzen zen leihoaren kontra, ura baldeka botatzen ariko bailiran. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 171. orr.
Ura ia baldeka edaten zuen, zaldiek bezala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 44. orr.
Barrideek animaliak atera dituzte eta baldeka ari dira lasto montoiaren gainean, begiak gorri. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 33. orr.