Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Balde batean dauzka gure esneak, gazura gainera eta mamia ondora. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 121. orr.
Palanganaren bat edo balderen bat behar den tokian jartzera. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 175. orr.
Tanta bat jausten da sabaitik, erritmikoki, balde baten barruan. Berria - Kultura 2006-05-10
Atea zabaldu ere berak egin zuen, Antoniak eskuak hartuta zeuzkalako erratza batean eta baldea bestean. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 159. orr.
Itzultzean, urez betetako baldea eta belakia zekartzan. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 137. orr.
Baldea burutik behera sartu eta ostiko galanta emanda bidali zuen handik kanpora. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 133. orr.
Arma biologikoa aurpegira hustu nion, eta hustutakoan kristoren kaskarrekoa eman baldearekin. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 103. orr.
Behin baino gehiagotan gosaldu nuen oinak urez betetako baldean sartuta. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 195. orr.
Ama sukaldera etortzen zen, atzealdea garbitzera balde batean; trapu mutur batez sikatu, eta lotara itzultzen zen. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 29. orr.
Nire logelara balde eta pitxer handietan ur beroa ekarrarazten nuela goizero. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 171. orr.
Balde zahar mailatu bat hartu, putzuetan bete, eta ur uher haietan lurra eta hartxintxarrak bota nituen. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 102. orr.
Patioan zabaldutako arropak jaso eta plastikozko balde batean ipini ditu bihar goizean goiz lisatzeko. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 113. orr.
Haizeak uzkailiak zituen hiru aluminiozko balde huts belarrean botaiak. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 131. orr.
Ematen du ur baldea erori berri zaiola gainera. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 50. orr.
Burua ur-balde batean sartuta banu bezala. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 57. orr.
Alchonon egunean hiru aldiz joaten zen hara, balde bat ur ateratzera edo, bere bizar gorria bustiz, ur pixka bat edatera. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 26. orr.
Balde bat ur botatzen du tupinara, ilinti parea gerturatu eta errautsa astintzen du. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 60. orr.
Handik gutxira, Petrusen emaztea atera eta, mugimendu zabal eta eroso batez, balde bat ur zikin husten du. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 152. orr.
Haren burua balde bat ur zikinetan sartu zuten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 202. orr.
balde bat ur (5); balde batean (7); balde baten (3); baldea eta (4); eta baldea (3); ur balde (3)