Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain, artifizioz, probokatzen duela, ikusmena nekatua duela eta bere baitan sartu den logurak baldarturik dagoela profitatuz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 65. orr.
Etxean sartuta beti, behar baino pisu handiagoa gainean, baldartuta nengoen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 242. orr.
Gaur egun baldartua dut eskua marrazkirako, baldartua eta uzkurtua, galduak ditut garai batean marrazteko orduan neuzkan erraztasuna, lotsagabekeria, gogoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 68. orr.
Jainkoaren kutxa aipatu zionean, Eli aulkitik atzeraka ate ondora erori, garondoa hautsi eta hil egin zen, zahartua eta baldartua baitzegoen. Elizen arteko biblia 1 Sm 4,18
Ni, ordea, zirika ibili naiz haren sexuan, arreta handirik jarri gabe, manten azpian; besoa baldartu egin zait gero. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 110. orr.
Hortz bakarra izanda baldartu egingo zitzaion ahoskatzea, eta horri egotzi nahi diot nire ulergaiztasuna. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 56. orr.
Tyson, berriz, nekea pilatu ahala baldartuz joan zen, epaileak borroka laugarren 'round'ean etetea erabaki zuen arte. Berria - Kirola 2004-08-01
Pilulek baldartutako mihi lodiaren sisibasa soila. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 81. orr.
Ilea zurituko zaik ibilera baldartuko eta atsegin-grina hoztuko. Elizen arteko biblia Koh 12,5
Ibilera baldartu zitzaidan, parkinsona banu bezala. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 114. orr.
Ez nuen hizketaldia gehiago baldartzerik nahi. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 313. orr.
Horrelako hutsek baldartzen eta xahutzen ditek testua (eta irakurlearen talentuari zor zaion errespetua)... Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 28. orr.
Vezélize ostatutik atera nintzenean hirurak inguru ziren; arratsaldea sentitzen nuen nire gorputz baldartu osoan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 97. orr.
Baina neure haurtzaroan Putzu kaleko gelatik jaun baldartu hura ia-ia gupidaz begiratu banuen ere, panfletoa irakurri ondoren, herraz eta gorrotoz oroitzen nintzen jauntxo hartaz. Txillardegi «Putzu», 1999 - 197. orr.