Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
baldarka adlag baldarki.
Lañua ere heldu zen astoagana baldarka eta basta-zorroan begiratu eta Tomasen jertse zaharraz gain poltsa bat atzeman zuen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 72. orr.
· Aita batek ere halako harridura batez begiratzen omen dio tipi-tapa pauso baldarka ibiltzen hasi berri den semeari, haur tentedoi hura bere odol berekoa izatea ulertu ezinik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 13. orr.
Enricok kontatu zidan nola beraren aitonaren herrian arrantzaleek seda-harrak harrapatu ohi dituzten, sasoirako lodi--lodi eta kuskuan bildu gura, itsu-baldarka adarretara igotzen saiatzen direnean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.