Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta berriro Alfa Romeo hura, haren klaxonkadak kalesketan, haren balaztadak, haren loka-guneko sakadak, haren latorrizko durundia gauaren erdian. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 186. orr.
Trafiko urriaz gozatzen bide zihoan batek balaztada handia eman behar izan zuen atzetik ez jotzeko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 210. orr.
Balaztada lehor baten soinuak moztu zigun, bat-batean, solasaldia. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 68. orr.
Ez nintzen berehala ohartu, balaztadaren ondorioz eta uhala lotu gabe izanda, haizetakoa kunka! joa nuela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.
Urdailean ukabilkada bezalaxe, igogailuan goitik behera amiltzea bezalaxe sentitu nuen balaztada. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.