Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
balantzatxo iz balantza txikia.
Motoak pentsatzen laguntzen dit; gorputzari itsasten dio bere indar basatia, eta meneko baten eskuzabaltasunaz eskaintzen bere mehatxuzko orroa, bere oreka kilikagarria, eserlekuaren leuntasuna, eta esanekoaren prestutasunaz obeditzen, eskuin eskuko erlaxapenari run-run xaramelari batez erantzunez, gerriaren balantzatxoarekin bihurgunea hartuz, frenoen ukituarekin arnasa barnean gorde eta zertxobait makurtzeko imintzioa eginez. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 121. orr.
Liburu-metak balantzatxoa egin zuen, ematen zuen orduantxe bertan hasiko zela denda bitxi hartako antolaketa prekarioaren hondamendia, baina liburuen dorrea, eroriko ez eroriko ibili eta gero, ez zen suntsitu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 230. orr.