Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
balalaika iz errusiar musika tresna, gitarraren kidekoa, hiru harikoa, kaxa triangeluarra duena.
Horrelako balalaikak haien soinu lasaia entzutera biltzen diren neskatxa bular-zuri, lepo-zurbilei begi-keinuka eta txistuka aritzen zaizkien hogei urteko mutilgazte ernai, irtirin eta modazale horien edergailu eta jostagarri izaten dira. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.
Alkandora gorriko mutiko batek balalaika jotzen zuen bitartean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 312. orr.
Gizonaren aurpegia, aldiz, biribila eta zabala zen, Rusen bi hariko balalaika arinak egiteko erabiltzen diren Moldaviako kuia horien antzekoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.