Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

balakatu, balaka(tu), balakatzen du ad lausengatu; ferekatu.

Kanpoko kultuak handitasuna duenean, balakatu egiten gaitu eta atxikimendu handia ematen digu erlijioarekiko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 142. orr.

Ke liluragarri batez lausotu ditu gizakien begiak, hitz ederrez balakatu ditu, bizitzaren alderdi goibela ezkutatu eta izaki ezin miresgarriagoa erakutsi die.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 197. orr.

Lehenak gerra-jendearen askonahia balakatu zuen; beste biek, berriz, elizgizonena; Luis Errukitsuak denak nahigabetu zituen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 333. orr.

Zer adierazten dute balakuek, balakatzera behartuta dagoenaren ahulezia ez bada?     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 301. orr.

Batzuetan zaldiarena gertatzen da: bere basakeriagatik goresten den bezala, balakatu behar dela bere botereagatik setatia den herritarra.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 175. orr.

Askotan besoarekin izterra igurzten zidan, nik bera balaka nezan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 100. orr.

Eta, izan ere, huraxe neukan gogoan, hirugarrenez teklatua balakatu nuenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 270. orr.

Halatan, haize arin eta beroaren buhakoek balakatu ninduten, edertasun eskainiaren aurrean bitxiki susmo txarrak haziz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 144. orr.

Igurtzian ukitzen nituen objektuak, bat hartu, balakatu eta beraren tokian uzten nuen berriro, bigarren bat hartzeko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 39. orr.

Gau urdinak mortua eta mendi kaskoak balakatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 237. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus