Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
balakari izond/iz balakatzen duena.
Esku ahur balakari eta musu ibiltariaz apaintzearen bide aldiak mugatu eta finkatuz beztitzen lagundu ninduen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 102. orr.
Amini bat balakari gerta liteke agian; baina hain da fina balakuan non lausengura ohituko bailuke xalotasuna bera. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 67. orr.
Atsekabez nekusan aisialdi hura finitzen ari zela, nahiz arras gostuko nuen; eta aisialdia luzatzeko, mariskalaren emaztea neure etxera gonbidatu nuen: horrek eman zidan balakari atsegin hari gauza bera proposatzeko estakurua. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 271. orr.