Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fusilak milaka, eta miloi bat bala. Txillardegi «Putzu», 1999 - 190. orr.
Armairua ireki, aitaren ezkontzako trajetik pistola atera, bala sartu, tiro egiteko prest ipini. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 226. orr.
Tiro bat aditu zen, eta bala bat pasatu zitzaion buru gainetik. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 201. orr.
Bala bat errekamaran sartuta, armak pisuagoa ematen zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 77. orr.
Automatikoa zen, eta kargadorean 36 bala sartzen ziren. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 42. orr.
Balaren kalibrea Pizzik eskuan zuen errebolberraren berbera zela. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 335. orr.
Ezpata, pistola, bolboraren adarra eta balen zaku txikia. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 189. orr.
Pare-pareko harmailetatik etorri zen tiroa, iritsi zen bala, preferentziatik alegia. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 133. orr.
8 cm-ra izan zen lehenengo tiroa, eta David gaixoak zanbuluka kaleraino irtetea lortu zuenean, beste bost tiro bota zizkion, pistolak sei bala bakarrik zituelako seguru asko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 168. orr.
-Balaren azala aurkitu beharko genuke hemen orduan! -ihardetsi zion karabineroak-. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 348. orr.
Balak burua zeharkatu dio. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 128. orr.
Abere nekatuaren gorpua astunki abaildu zen, burua zulatu zion balak tona bat pisatuko balu bezala. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 15. orr.
Antonio Blanco Rico koronela hamahiru balak zulatu zuten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 286. orr.
Zilarrezko papera bezala zulatzen dute balek auto baten karrozeria. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 200. orr.
Ikusi zuten bala bat falta zitzaiola errebolberrari. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 335. orr.
Bala bat gordetzen dionaren beldur. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 144. orr.
Harrigarria da bala batek egiten duen inpaktuaren soinua. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 131. orr.
Balak izterrean utzi zizun seinalea etorri zaizu gogora. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 212. orr.
Kristoren eskumuturra bala batek zulatuta zegoen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 345. orr.
-Inork ez dik uste bala batek esleitua daukanik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 34. orr.
Altzairuzkoa dik azala liburuak eta hark gerarazi zioan bala! Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 135. orr.
Gainetik sentitzen genuen balen ziztua. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 105. orr.
Arrasto haiek balarenak izan behar baitzuten, inondik ere. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 96. orr.
Tiroa bota baino une bat lehentxeago ikusi nuen gizon hura, eta salto egin nuen, "Che"ri bultza egiteko, balaren ibilbidetik hura ateratzeko. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 257. orr.
Buruan pistola jarri, eta balarik gabeko tiroa bota zioten. Berria - Euskal Herria 2006-04-20
Ehunka galdera egin zizkidaten balen aurkako gerruntzetan zeuden tipo batzuek. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 54. orr.
Horietako batek soinean zuen, oraindik, balen aurkako jaka. Berria - Mundua 2004-04-01
Putakume bakoitzak bala bat merezi badu, hasiko al gara hemendik Moskurako trenbideak funditzen balak egiteko. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 260. orr.
Angelina bala bezala doa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 168. orr.
Azken bala jaurtia izan artean, azken bonba jaurtia izan artean, jarraitu egin behar nuen haien bila. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.
Boto paperak balak baino eraginkorragoak direla jarriko dugu agerian. Berria - Mundua 2004-12-24
Ziur zegoen ez zuela inor hil, bala galduren batek jota ez bazen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.
FALen zauriak oso larriak dira, bala handiak dira, batzuetan barruan lehertzen direnak. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 107. orr.
Poliziak lehergailu negarrarazleak botatzen eta kautxuzko balekin tiroka hasi zen, baina bala hilgarriak baliatu zituen gero. Berria - Mundua 2006-04-21
Paretik, preferentziatik, jaurti duten bala isilak kopeta zulatu dio, garbi, espanturik gabe, ia dotoreziaz esango nuke. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.
Itxaroteko esan genion ezpain-ertzetik, itxoin ezak, HP, baina gorrarena egin zuen hark, ezulertuarena, eta telefonoa belarriratu orduko garbitu zuen bala bakar bala zuhur batek, krok. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.
Frankotiratzaileek bala gaizto bat nahikoa zuten gidaria seko uzteko. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.
Zenbateko indarra behar den bala erraldoi barne-huts bat Lurraren grabitatetik ateratzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.
Bidelapurrek 100 zibil hil zituzten, eta beste zortziak galdutako balen ondorioz hil ziren. Berria - Harian 2005-05-19
Armagintza arloan bero-izpiek berunezko balak ordezkatu dituzte. Berria - Kultura 2004-09-29
Begien aurrean tapaki bat zeukaten eta buruan bala tiroen zantzuak zituzten. Berria - Mundua 2006-03-15
Ea beldurrik ez ote zuen, hango bala-ziztua entzunda. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 121. orr.
Behin eta berriz, asalduz beterik, bala txistuak entzuten nituen neure gainean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 281. orr.
Bala hotsa. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 42. orr.
-Bazakiat bala-dantzaren bat ibili dela bazterretan bart, zalaparta entzun baita puska batean, baina hortik aurrerakoan ez zakiat ezer. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 137. orr.
Besoa luzatu eta bala-zauria duen mutila seinalatzen du. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 233. orr.
Lau gorpuek guztira 113 bala eta posta zauri zituzten, autopsien arabera. Berria - Harian 2005-06-10
-Hik non ikusi dituk bala arrastoak? Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 98. orr.
Eraikinetan ez dago bala edo metraila arrastorik. Berria - Harian 2005-05-19
Puiko basilikako bala-zuloak berriro neure eriez eskuztatzeko behar bitxia piztu da nigan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 239. orr.
Puiko basilikako bala-zuloak berriro neure eriez eskuztatzeko behar bitxia piztu da nigan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 239. orr.
Ofizialak fusila eskatu zion karabineroari eta, lurrean etzanda, kaperako lehen leihoaren kontra apuntatu zuen, gutxi gora-behera bala-zuloa zegoen aldera. nahi gabe katua sakatu eta bala-sorta sartu zitzaion sabelean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 349. orr.
Fusil desarra ikaragarri bat lehertu da telegrafo bulegotik hurbil, eta bala zaparrada batek leihoetako kristalak txikitu ditu. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 250. orr.
Gero, murgiltzera egin du bala andana baten erdian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 238. orr.
Jendarmeek ehundik gora bala-zorro jaso dituzte gertalekuan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 140. orr.
On Camillok "Hementxe dago" esan zuen, eta metraileta baten bala-azala zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 348. orr.
Metrailadore bala batek bihotza erdibitu zion. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 295. orr.
Gabriel, Bonaparteren ofizial ohia, fusil bala batek zauritu zuelako herrenka egiten duena ezkerretik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 173. orr.
Hara kanoi-bala, nondik eta nola inork ez dakiela, bide galduan, gudari bulartsuak jo eta ke bero-bero ari diren lekura. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 88. orr.
Desmosedici bala gorriak 347,4 kilometro orduko abiadura jarri zuen neurgailuetan. Berria - Kirola 2004-06-06
Aurten abiadura zaleak bezain eroak diren bi gidari ariko dira bala gorriekin, Loris Capirossi eta Valentino Rossi. Berria - Kirola 2006-03-21
Ondoren Xerezen egin ziren entrenamendu ofizialetan bala gorriaren denborak etsigarriak izan ziren. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 31. orr.
"Haiek" bala baten zorroaren berri ematen ditek; hik ez bide huen bala-zorrorik ikusi. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 217. orr.
Irlandako komunikabideek atzo zabaldu zutenez, Donaldsonen gorpuaren ondoan bi bala zorro aurkitu zituzten. Berria - Mundua 2006-04-06
Lincolnek ahopeka esan didanez arma beretik atereak dira inguruan aurkitutako sei bala-zorroak. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 64. orr.
Jendarmeek ehundik gora bala-zorro jaso dituzte gertalekuan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 140. orr.
Polizia bertara ailegatu zenean «tiroen aztarnak, arma astunen bala zorroak eta granada-jaurtigailuak» aurkitu zituen. Berria - Euskal Herria 2004-05-15
Hire txandal azpiko bota-bala horrekin edozein kristotan sartzeko gauza haiz berriz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.
azken bala (3); bakoitzak bala bat (3)
bala arrastoak (3); bala atera (5); bala baino (3); bala bakar (6); bala bakar bat (3); bala bat bezala (6); bala bat buruan (3); bala bat merezi (3); bala bat sartu (4); bala bezala (3); bala eta posta (5); bala galdu (6); bala galdu batek (4); bala hotsak (3); bala hutsak (4); bala patrikan (3); bala patrikan geratu (3); bala sartu (6); bala zaparrada (4); bala zauri (3); bala zauria (3); bala zauriak (3); bala zorro (4); bala zuhur (3); bala zulo (9); bala zuloak (6)
haize bala (6); hiru bala (3); jaso eta bala (3); kanoi bala (4); lasto bala (3)
balak baino (4); balak bezala (5); balak egiteko (4); balak erabili zituzten (3); balak txistuka (3); kanoi balak (3)
balaz josita (5); balaz zauritu (3); balaz zauritutako (3)
balen aurkako (3); balen eta (5); kanoi balen (3)