Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bakundu, bakun(du), bakuntzen da/du ad bakun edo bakunago bihurtu.
Borragomaz ezabatu, soildu, bakundu, ahaztu: hara zer egin zuen Talesek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 53. orr.
Lanabes materialei dagokionez, berriz, hainbesteraino bakundu zituzten greziar geometrek beren baliabideak, non azkenean ez baitzituzten erregela eta konpasa baizik onartu! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 201. orr.
Horrek ere zuk lehen aipatzen zenuen lore sorta horren antza izango luke, era horretara ez bailitzateke behar den edertasun osoa lortuko, bakundu ezina baita, urrea eta egia bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 38. orr.