Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baktriar izlag/iz antzinako seleukotar inperioko herrialde zen Baktriari dagokiona; Baktriako herritarra.

Marko Varronek diosku Ponpeioren garaian -Mitridatesen kontrako gerran- jakin zela zazpi egunetan Indiatik baktriarren herrira joan zitekeela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.

Haien arrastotik pauso baldarrez ehun dromedario etorri ziren, baktriarrak arrazaz, Alejandro Magnus ezagutu zutenen ondorengoak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 143. orr.

Bietan erabiliena izan zen lehorreko bidea aztertzen dugunean, konturatzen gara ez zuela ireki bake-jende indiko edo sinikoak, baizik eta Gizarte Heleniko kanpotar baten baktriar greziar aitzindariek eta greziar haien ondorengo kusana barbaroek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

Baktriar Greziar Inperio baten ondorengo Kusana estatuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 233. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus