Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bakteriologiko (orobat baktereologiko) izond bakterioen azterketari dagokiona.
Surfriderrek aztertzen duen kutsadura mota bakteriologikoa da nagusiki. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Arma atomiko edo bakteriologikoekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 351. orr.
Terrorismoa», krimen antolatua eta arma nuklear, kimiko eta bakteriologikoak dira, adituen ustez, mende honetako mehatxu berriak eta, ondorioz, arma nuklearrak ugaltzea eragotzi behar dela uste dute. Berria - Mundua 2004-12-03
Iazko udan euri guti izan zen eta horrelakoetan ez da kutsadura baktereologikorik izaten. Berria - Euskal Herria 2004-07-02