Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bakezale (orobat baketzale g.er.) 1 izond/iz baketsua, bakearen aldekoa; jokaera belizisten aurkakoa.

Israelgo hondeamakinek nekazari palestinarren olibondoak eta soroak suntsitzen zituzten bitartean herritarrek eta nazioarteko zein Israelgo ekintzaile bakezaleek protesta egin zuten.  Berria - Mundua   2004-04-15

Orduan otoitzean arizan nintzen, itoka, eta Giono idazle bakezalea irakurtzen, baserri idilikoa berpiztu nahiz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 53. orr.

Errege bakezaleak, bere bihotz onarekin nahi du bere subjektuak umilak, bakezaleak eta bertutetsuak izatea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 215. orr.

Euskaldunok herri bakezalea ginela kontatu zidan beti, geure askatasunaren alde baino borrokatu ez ginenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 137. orr.

Gizon lasaia zen, bakezalea, bere ikusmoldea sutan jarri gabe ematen zuena eta zapaltzen zuen lurra errotik maite zuena.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 204. orr.

Jende baketsua da, urtetako gerrak eta haren ondorengo eskarmentuak eta ezak zentzudun bihurtu ditu, bakezale alegia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.

Bakezale bazara, gerrarako gerturik egon zaitez.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 158. orr.

Atentatu egileek erran dezakete [...] ez direla etsaiaren hiltzeaz hobendun, berak bakezale direla, baina bake justua nahi dutela eta etsaiak duela bi mendeotan Euskal Herriaren kontrako gerla eramaten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 88. orr.

Inor izatekotan, Frantzisko izan da historian bakezale eta bakegile.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Lagunak suminduta zeuden bakezale eta gorri horiekin guztiekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 427. orr.

2 (gauzei buruz)

Bide bakezaleak edo bortitzak erabili, kontua da parean multinazionalek dena daukatela: armada, justizia, prentsa. «Indarkeria saihesteko» herritarrei jarrera bakezalea izateko eskatu zieten.  Berria - Mundua   2004-09-19

Israelgo Bakea Orain erakunde bakezalearen iritzian, Sharonen plan berri hau «mutur eskuinari amore ematea besterik ez da». Ekologiaren ezagutza aplikarazi nahi duen mugimendu bakezalea da ekologismoa.  Berria - Mundua   2004-05-28

Talde bakezaleko eledun batek adierazi zuenez, garabi bat erabili zuten, Ramala hiritik gertu hutsik zeuden kokaguneetatik edukiontziak garraiatzeko. Orduko bizipenak oinarritzat hartuta, Three Soldiers (1921) eleberri bakezale garratza plazaratu zuen.  Berria - Mundua   2004-09-09

3 (hitz elkartuetan)

Bakezale erakundeetako kideez gain, lurralde palestinar okupatuetan berriro jarduteari uko egiten diote Israelgo Armadako erreserbako jendeak ere baziren protesta egile horien artean.  Berria - Mundua   2004-05-22

ETAk euskal gizartearen bakezale irudia zikintzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

4 sasi-bakezale ik sasibakezale.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus