Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baketu, bake(tu), baketzen (orobat bakeatu g.er.) 1 da/du ad bakeak egin edo eginarazi; baretu.

Zeru-lurretan direnak berarengan baketu eta adiskidetu baitira Jainko ahalguztidunarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 109. orr.

-Dena dela, hizkatu ondoan, berriz baketu zarete, bixtan da?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 14. orr.

Beharrik baketu ginen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.

Geroztik, han daude, batean iduri baketuko direla, bestean sekulan baino samurrago.  Herria   2003-02-27

Orro beldurgarria eginez isuri zuen, azken bostehun urtean isuri ez balu bezala, eta gero aurpegia baketu egin zitzaion.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 52. orr.

Gurasoak eta seme-alabak elkarrekin baketzeko eta errebeldeak zintzoen senera bihurtzeko.  Elizen arteko biblia   Lk 1,17

Aintzira Handietako eskualdeko gobernuek ez ezik, sindikatuek, gazte zein emakumeen mugimenduek eta eliza guztiek ere eremua baketzeko eta garatzeko egitasmoan parte hartuko dute.  Berria - Mundua   2004-11-21

Senarrak -astebete elkarrekin haserre egon ondoren oraintxe baketu berriak dira- kontsolatu egiten zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 129. orr.

Goiko solairuan sekulako liskarra antolatu dute gai honen inguruan; baina baketzen hasiak dira berriro.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 148. orr.

Menturaz, memento honetan mutur dago, bidaian zehar Sophie-rekin kalapitan ari izan delako eta oraino ez direlako baketu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 93. orr.

Saihetseko zauriak, toki beretik odola eta ura isuriz, mundua Aitarekin baketu zuenaren oroitzapena ekartzen zien burura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.

Zeren eta, etsai ginelarik, Jainkoak bere Semearen heriotzari esker berekin baketu bagintuen, [...].  Elizen arteko biblia   Erm 5,10

Deus guti baketu ninduen haren irriñoa nirea bezain bortxatua zela ikusteak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

OTAN-eko soldadoak hor egonen dira ilabete bat, agian epe hori askiko dela bazterren baketzeko.  Herria   2001-07-12

Bazterren baketzerat etorriak, egiazko bakegile agertu ziren.  Herria   2003-04-24

Palestinanez dira, aperentziarik ere bazterrak baketzerat ari.  Herria   2001-09-06

Pobre baten jakinduriak, hau da, Frantziskoren apaltasunak, hiria baketu eta salbatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 777. orr.

Eta goizaldera etxeratzen naiz oinez, baketua.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 108. orr.

2 (izenondo gisa)

Hiruak ados gara diogularik gerlaren premiarik ez dela jendarte zuzen, orekatu eta baketu batean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baketu ninduen (3); baketzeko bermea izan (3); bazterrak baketzerat ari (4); bazterren baketzerat (3); euskal herria baketzeko (9); herri baketu (3); mundua baketzeko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus