Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tiroka ekitearren karrikako oinezko baketsuei. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.
Bestelako ikuspegi bat gaineratzen zion -kezkagarria, indarkeriazkoa- osatzen ari nintzen irudiari, eta oso gaizki ezkontzen zen hori, itxuraz, aurrean neukan gizon baketsu lasaiarekin. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 96. orr.
Epailearen aginduz lurjabe baketsuren bati kenduriko lurrei edo bahituriko basetxeari buruzko txostena kopiatzen ari zen, bizkor eta arretatsu. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 209. orr.
Gero Zigor ekarri genuen, aleman ardi-zakurra, arra, zakur dotorea, amultsua, baketsua, txit maitekorra. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 124. orr.
Animale ezti eta baketsu bat, maitagarria. Herria 2001-03-08
Zibilizazio Indiko eta Sinikoaren arteko harremanetan truke baketsuaren adibide bat aurkituko dugu, lehen begiratuan bortizkeriaren akatsik gabea bezain emankorra dirudiena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.
Etxeko etsaia azpiratuz, bere buruaren nagusitza era baketsuan eskuratzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 881. orr.
«Era baketsuan ezin bada, borroka armatuaren aukera egon daiteke egun batez», esan du Al Najafi aiatolak. Berria - Mundua 2004-08-29
Eszena guztiz baketsua zen, ez zirudien setioa edo konkista-saiakera bat. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 269. orr.
Hitzak neurtuz, ahots doinu suabe eta baketsuz galdegin zion emakumeari ea zer egin behar zuen berak, Bakuko jaunak, haren maitasuna irabazteko. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 171. orr.
Bide baketsuak hartu behar direla, borroka gogor egin beharra dagoela, borroka eta politika biak uztartzea komeni dela... Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 134. orr.
Arazoei konponbide baketsua emateko. Berria - Mundua 2006-01-22
Helburu baketsuen frogarik ez duela eman egotzi dio IAEAk Irani. Berria - Mundua 2006-02-28
Gure nahia berde koloreko etorkizun baketsu bat eraikitzea delako. Berria - Gaiak 2004-05-21
Epaitegiak, mobilizazioa eta ekintza zuzena eta baketsua izan dira oposizioak baliatutako tresnak. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 14. orr.
-Ez diten koexistentzia baketsua aipatu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 371. orr.
Ez lasai eta modu baketsuan, baina azkenean lortzen dute bere nahia. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 17. orr.
Dongek bizi izan zuen 1986ko EDSA iraultza baketsua kondatu zien. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 273. orr.
Herriak aurka egiteko modu guztiak erabili dituenean, grebak, protestak, salaketak, manifestazio baketsuak eta biolentoak, ezer aldatu gabe, orduan zabaltzen da altxamendurako bidea. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 89. orr.
Dillon andrearen usain baketsua egoten zen etxeko sarreran. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 27. orr.
Probintzietako bazter herrixka baketsu batera erretiratuko zela geratzen zitzaizkion hamar mila errubloekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 346. orr.
Jende eta zirkulazio zoramena square eta kalezulo baketsuen lasaitasunarekin tartekatuz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 117. orr.
Debozio handiz entzutera eta ikustera egunero etortzen zitzaizkion jendetzak utzirik, bakarleku baketsu eta ezkutu bat bilatu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 239. orr.
Baso baketsua omen zen hau garai batean, baketsua, indiarren izpirituak hemen biltzen ziren garaian. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 141. orr.
Lasaitu da, biziak erakutsi diola ez dela hain baketsua mundua. Herria 2002-12-26
Square-ko giro baketsua utzi, eta Old Brompton-en geunden berriro. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 170. orr.
Arduratu ezkutuko bihotz-barruaz, espiritu gozo eta baketsuaren edertasun ustelezinaz, honek balio baitu Jainkoaren aurrean. Elizen arteko biblia 1 P 3,4
Ama batek ez ote digu ezin erranezko su bero baketsu bat ematen, pena handienaren goxagailu ere izaten ahal dena? Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 180. orr.
California etorbidetik hurbil neukan nik baretasun baketsu hura, baina orduan ez nion inondik inora ere antzeman. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 142. orr.
Espiritu Santuaren gozotasun baketsuak espirituaren atsedena ez ezik, gorputzarena ere eskatzen baitzion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1020. orr.
Eta, orain, heriotza eder eta baketsua! Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 73. orr.
Ibiltzeak badauka halako erregulartasun baketsu bat. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 101. orr.
-Ni gizon baketsua naiz eta ez zait gustatzen gauza hauetan nahastea ez inori kalte egitea -erantzun zuen mandatariak marmarka.. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.
Gure soldaduak, bidenabar esan dezadan, baketsuak dira, baina igandeetan mozkortzeko ohitura dute gehienek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.
Abas esanekoa eta baketsua zen, onbera eta adiskidetzeko berezko joerarekikoa, ulerkorra eta barkabera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 52. orr.
Azkar joan ohi da denbora elkartean; giro hura gizonezkoontzat baketsua delako, nik uste. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 303. orr.
Berak erositako nekazariak guztiz baketsuak zirela, lurrez aldatzeko gogoa zutela eta ez zirela inola ere matxinatuko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 230. orr.
Baketsu izanen den semea jaioko zaizu. Elizen arteko biblia 1 Kro 22,9
Izan daitezela gozo, baketsu eta eratsu, otzan eta apal, denekin oneski hitz eginez, egoki den bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.
Hori guztia gorabehera, baketsu eta otzan ziren guztiekin; garbi eta baketsu ziren jokabide guztietan, eskandalu oro arretaz baztertuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.
Haren erregealdia baketsua izan zen. Elizen arteko biblia 2 Kro 14,4
Baketsua ematen zuen orduan Obabako haranak, baketsua Alaska hotelak berak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 295. orr.
Denek ziruditen urrun, baketsu eta arrotz. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 164. orr.
Aurpegia baketsua zuen, harmoniaz betea. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.
Garizuma denboran ematen ziren errepikapenak deitu ikastaldi horietarik bat eman nuela txukun eta baketsu. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 215. orr.
Beti egoten zinen bereziki goxo, bereziki baketsu Luisentzat. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 165. orr.
Bi taldeak, halako edo halako gertatuagatik, baketsu samar bizi zirenean, lagun arteko giroan, Inozentzioren erlojuaren geziak kolore gorriz pintatutako laurdena erakusten zuen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 202. orr.
Bizkarra arin, gorputza lasai, izpiritua usaian baino baketsuago, ezker eta eskuin banoa, umorea gidari, jendeari so. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 49. orr.
Ziur aski Sokrates bere ohean hilko zen, mundu siniko paganoan haren "parekide" zen Konfuzio bezain baketsu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 115. orr.
Estatubatuarrek eta europarrek bide ez baketsu bati ekin nahi badiote, jokaera hori ez zaie batere mesedegarria izango. Berria - Mundua 2006-02-01
Bide baketsuak huts eginez gero «bide ez baketsuak» erabiliko dituela ohartarazten du. Berria - Harian 2005-03-15
auzo baketsu (3); baketsu eta demokratiko (8); baketsu eta demokratikoak (8); baketsu eta demokratikoan (6); baketsu eta demokratikoen (7); bezain baketsu (3); bide baketsu (22); egoera baketsu (3); ekintza baketsu (3); era baketsu (5); europa baketsu (3); gizon baketsu (4); irtenbide baketsu (3); konponbide baketsu (5); modu baketsu (7); politiko baketsu (3)
aterabide baketsua (3); baketsua da (4); baketsua egin (8); baketsua egin zuten (3); baketsua egiteko (4); baketsua eta demokratikoa (4); baketsua izan (27); baketsua izan zela (10); baketsua izango (5); baketsua zen (9); bizikidetza baketsua (5); bizitza baketsua (5); ekintza baketsua (6); ekintza baketsua izan (4); erabat baketsua izan (3); etorkizun baketsua (3); irtenbide baketsua (8); irtenbide baketsua aurkitzeko (3); jende baketsua (3); konponbide baketsua (5); lasai eta baketsua (3); manifestazio baketsua (5)
baketsuak dira (3); baketsuak egin (3); baketsuak egiten (3); baketsuak eta demokratikoak (3); baketsuak izan (6); baketsuak izan dira (3); baketsuak ziren (6); baketsuak ziren arren (3); bide baketsuak (13); egun baketsuak (3); ekintza baketsuak (7); irtenbide baketsuak (3); protesta baketsuak (5); protestak baketsuak ziren (3)
era baketsuan (28); era baketsuan egiteko (3); gatazka modu baketsuan (4); modu baketsuan (34); modu baketsuan konpondu (4); modu baketsuan konpontzen (3)
baketsuaren alde (4); elkarbizitza baketsuaren (3)
baketsuen bidez (3); bide baketsuen (9); bide baketsuen aldeko (5)
helburu baketsuetarako (8); helburu baketsuetarako erabiliko (3)