Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
baketa iz pl danborra eta kidekoak jotzeko zurezko makilak.
Mikel eta Keu Etsaiak taldean aritu ziren luze, Ibanek Su Ta Garren astindu zituen baketak Borxaren ondoren eta Juanek Ekon taldea sortu zuen. Berria - Kultura 2004-04-15
Baketa hotsak, bonboa sartzen da orain, txastona gero, kontrabaxuaren soka-kolpe limurtzailea, orkestra sinkronizatu bat segidan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 194. orr.
Ostiak jasotzeko egina dun, ahalik eta baketa kolperik gogorrenak jasotzeko egina, joder! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 20. orr.
Bere pauso bakoitza buruan jasotzen saiatu nintzen, kantu bateko perkusionistaren baketa kolpea balitz bezala. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 193. orr.