Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sortu zaizkion galdera teknikoei erantzuna eman eta gero, bakeroa behia jezten hasi da. Berria - Kultura 2006-02-12
Arrapaladan altxa da sofatik, telebistako indiarrak eta bakeroak elkarri tiroka utzita. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 55. orr.
Inauterien aitzakian, indio eta bakeroen paperean aritu ziren bertsolariak. Berria - Kultura 2006-03-04
Kanporatu egin gintuzten eta, irteterakoan, bakeroen antzera, volveremos (itzuliko gara) esan nion Felipe Gonzalezi. Berria - Euskal Herria 2004-03-07
Bakeroz mozorrotzeko ideia bota du hurrengoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 150. orr.
Bakeroz jantzitako pertsona arrunt bat estadio erdigunerantz doa gitarra akustiko bat lagun bakar hartuta. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 159. orr.
Kableari bere gainean bueltak ematen hasi da, bakeroen filmetan lakioarekin txekorrak harrapatzen dituztenean bezala. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 29. orr.
Nobelak trukatzen genituen, bakeroenak, Simenonenak, Zane Greyrenak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 91. orr.
-Ez! Bakeroketan! «Bizia lo», 2003 - 67. orr.
Bakeroketan! -erantzun dio Gabik tema-tema eginda. «Bizia lo», 2003 - 67. orr.
Bakero-galtza beltzetatik orrazia hartu eta orrazteari ekin zion. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 181. orr.
Trafiko gutxi dabil kalean, eta tarteka tiro-hotsa iristen da leiho zabalduren batetik, siesta garaiko bakero-pelikulako opari. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 11. orr.
Mikel karikaturizatzen ari zen gizonak mikrofonoa ahoan jarri eta kanta bakero bati ekin zion broken heart hitzak konta-ezin-ahala aldiz errepikatuz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 150. orr.
Feltrozko kapela, laneko alkandora kaki-kolorea, oihal bakerozko jaka eta galtzamantala erabiltzen zituen beti. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.
Arropa bakeroak dituzte jantzita. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 37. orr.
Santi arropa bakeroa jantzita goitik behera, alkandora nasaiaz mitxelinak disimulatzeko. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 19. orr.
Alkandora urdin argi bat zeraman, bakeroa, lore zuriko brodatuekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.
Kamiseta tirantedun zuria zeraman, zamarra bakeroaren azpian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 400. orr.
Jaka bakero bat zuen jantzirik. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 52. orr.
Galtza eta gerrirainoko jaka bakeroak apur bat bildu, modernoek egiten zuten gisa. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 59. orr.
Zira transparentearen azpian gona bakeroa zeraman, belaunbururaino iristen zitzaiona. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.
Galtza bakeroak, kamiseta bat eta alkandora bat zeramatzan. Berria - Mundua 2004-12-22
Sabeth, ohi bezala, bere galtza bakero beltz behinola zuri izandako joskuradunekin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 170. orr.
Lehenik bere espartinak, gero bere aztal biluziak, eta izterrak, ikuspegi murriztu hartan ere lirain askoak, ondoren bere pelbis galtza bakero atezatuetan hertsia; esku biak patriketan sartuak, zutik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 172. orr.
Berpizkundeko pietate bat iduri zukeen, ez baleramatza oinetako deportibo zartatuak, praka bakeroak eta ez dakit zeren aurkako komitearen kamiseta bat. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.
Oinetako deportibo eta praka bakeroetan bistaratu zuen bere Pietatea. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 96. orr.
Beti galtza bakeroz jantzirik. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 129. orr.
Nire aurrean, neska gazte bat, bakero beltzak jantzita, ia ni bezain altua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.
Jakanarru beltza, artilezko jertse beltz tarratatua, bakero beltzak eta uda zein negu erantzi ere egiten ez zituen Doc Marteensak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 42. orr.
Emakume beltzarana, 1,75 inguru, Garziandia baino gazteagoa, larruzko jaka gorria eta bakero motzak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 182. orr.
Bakero estuak jantzi ditu gaur eta tatuaje zatia uzten dio agerian kamisetak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 139. orr.
Bakero ilupatu batzuk eta indiar buruzagi baten argazki zaharraz apainduriko kamiseta mahukaduna jantziak zituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.
Bakeroen kremailera jaitsi, eta plastikozko poltsatxo bat atera zuen galtzontziloen azpitik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 98. orr.
Hawaiar alkandora mahuka-motz bat zeraman, bakeroen gainetik agerian. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 72. orr.
Begien parean, bakeroetan doi sartutako ipurmasailak, mugimendu erritmikoan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 67. orr.
Ixabel bakerotan azaldu zen. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 26. orr.
Erne jarraitu zuen, bakeroetako tipoak egiten zuenari begira. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 84. orr.
-Markako bakeroak, inoiz baino merkeago, hiru biren prezioan! Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 54. orr.
· Tucson aldeko gizona amerikar nekazarien txapelaz, alkandoraz eta bakeroaz agertu zen eta argi zegoen Antzokira agertu ziren gehienak liluratuta zeudela artistarekin. Berria - Kultura 2004-05-11
bakero beltzak (5); bakero beltzekin (5); bere bakero beltzekin (4); galtza bakero (6); praka bakero (4)
bakeroak eta jertse (3); bakeroak zeramatzan (3); galtza bakeroak (9); praka bakeroak (7)
galtza bakeroekin (3); galtza bakeroen (3)