Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bakelita iz erretxina sintetikoa, formola fenolez trataturik lortzen dena, eskuarki isolatzaile elektrikoak egiteko erabilia.
Erretxina sintetiko bat zen bakelita jatorriz, nahiko erabilgarria kola edo isolagarri gisa, baina balio gutxikoa hutsik erabiltzeko, duen erresistentzia mekaniko eskasagatik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.
Panel elektrikoak izan ziren garai batean alor emankorra, baina bakelitak aurrena eta plastikoak gero eman zioten errematea. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 83. orr.
Bakelitazko entzungailua belarriaren ondoan nuen eta orain nasara begira nengoen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 51. orr.