Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hura bakea inguru haietakoa! Txillardegi «Putzu», 1999 - 58. orr.
Ibarraren edertasuna eta bakeak bakarrik erakarri gaituela pentsatzen al duk? Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 101. orr.
Harrotasuna, samurtasuna, bihotz betetasuna, maitasuna eta bakea elkartzen zituen begirada hura. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 40. orr.
Atseden hartzen ari den koloso baten bakea da. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.
Bakea ez da etsitzea edo edozein xantaia motaren aurrean amore ematea. Berria - Euskal Herria 2006-02-23
Argi du idazleak: bakea biolentziarik eza da. Berria - Kultura 2004-10-23
Urrun dago oraindik bakea, su-etena bakarrik sinatu dute. Herria 2005-02-24
Bakearen aldeko ibilaldiak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 161. orr.
ETAk iragarritako su-eten iraunkorraren berriak bakearen bidea ireki behar luke. Berria - Harian 2006-03-26
Bakearen besta beraz, nahiz gaurko egunean ere oraino, munduan gaindi, ainitz tokitan ez den egiazko bakerik. Herria 2004-05-06
Izan bedi bakea bion artean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 108. orr.
Dastatu zaitut eta gose-egarri naiz; ukitu nauzu eta zure bakeak sugarretan nauka. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 250. orr.
Bakeak baitu gizonaren libertatea hazten eta segurtatzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 101. orr.
Denetik ezagutu diat bizitzan, bakea eta gerra, miseria eta handitasuna, hi bezalako koldarrak eta ni bezalako harroak, borrokak eta itunak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 227. orr.
1648: Westfaliako Bakea. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 24. orr.
Zalantzak utzita, zatoz nirekin eta goazen Jainkoaren izenean bake hau berrestera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 983. orr.
Hirugarren gerra punikoari buru eman zion bakeari esker, erromatarrak Siziliako jabe bihurtu ziren. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 84. orr.
Bake hura dela kausa, Alemaniaren parte on bat galdu da eta, Frantziaren beste parte handi bat ahultzen ari da. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 116. orr.
Ezin du nehork zaindu bere burua gerlabidez; atzoko etsaiekin bakea behar da eraiki. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 8. orr.
Bakea eraiki nahi duenak bestearekin bildu behar du. Berria - Euskal Herria 2006-04-06
Bakea behar nian, handik irten behar nian, elektrodorik gabe, bainera gabe! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 184. orr.
Bakea nahi nuen, bake apur bat, neure bizitzaren erretena txukuntzeko. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 29. orr.
Gero aliatuekin bakea sinatu, berriro armatu eta hemendik beste hogeiren bat urte barru berriro gerra hasteko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 346. orr.
Bazekien soldaduek bakean ere gerra dakartela. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.
ik beherago 5. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Bazoazke etxera Jaunaren bakean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.
Zeruko Jaunak lagun zaitzatela gaur gauean, seme, eta eman diezazkizuela bere grazia eta bakea! Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 118. orr.
ik beherago 12. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Itxaropen-iturri den Jainkoak alaitasunez eta bakez bete dezala zuen fedea. Elizen arteko biblia Erm 15,13
ik beherago 6. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Nire bakea ematen dizuet, nire bakea uzten, bakea bedi zuekin. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 85. orr.
Moises (bakea bego harekin!) hargatik goraipatua izan zen eta Jainkoak (gorets bedi!) haren gainera bere ontasun eta grazia isuri zituen. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 50. orr.
Bakea etorri zenean, mihise zinpurtuen eremuan izpiritua huts eta amodioa hazkurri nihaur uzten ninduela, Mai ohetik altxatu zen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 102. orr.
Merkataritzaren ondorio naturala bakea ekartzea da. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.
Bakea irabazi du, alaitasuna, oreka, eta kilo batzuk; ilusioa bakarrik falta du. Pako Aristi «Note book», 2005 - 8. orr.
Gauzek beren zentzua eta beren lekua hartu dutenean, haien bitartez azaltzen den aurpegi baten irakurketa da bakea. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 91. orr.
Bakea prozesu gisa ulertuta, bakea jendeak gizartearen justiziaz eta hobekuntzaz hitz egin dezakeen espazioa bada, orduan zailagoa da neurtzen bakea dagoen edo ez. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
Bakea indarkeria gabezia bakarrik balitz, uler daiteke zilegia ez den egoera baten aitorpena egitea, zapalkuntzaren eta zuzenbidearen urraketaren aurrean men egitea. Berria - Euskal Herria 2004-05-08
Bakea, elkarrizketa eta bizikidetza. Berria - Euskal Herria 2004-01-02
Bakea lora dadila beraz munduan. Herria 2004-01-01
Besteen alde egindakoa saritu du Bakearen Nobel sari alternatiboak. Berria - Gaiak 2004-09-23
-Bertzenaz, etxean ez da bake handirik izaten, senarrarekin eta haurrekin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 397. orr.
Senarra eta biak lehen bezala bizi ziren, adiskidetasun handian, bake zoriontsuan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 84. orr.
Bake handi bat sentitu nuen bat-batean, bizitzaren eta heriotzaren gaineko bakea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 366. orr.
Egiazko bake zuzen eta iraunkor bat eraiki beharretan gabiltzalarik Euskal Herrietan, [...]. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 12. orr.
Bake gozo eta handi bat nagusitu zitzaidan, manta epel batek bilduko banindu bezala. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 37. orr.
Beldurrak bake nahasi bat ezarri zidan bihotzean. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 26. orr.
Bake ederra eman zuten, lauretatik goiti, etxetik lekutu zirenean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 304. orr.
Ibarreko bake geldiak eta etxeetako kolore leun xarmagarriek azkarki hunkiturik, betiko gelditu naiz Baztan ibarraz maitemindurik. Bake Unibertsala. Txillardegi «Putzu», 1999 - 144. orr.
Bake betea zuentzat! Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 174. orr.
Guk genituen albisteen arabera, bake osoan zeuden bazter haiek azkeneko aste haietan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 245. orr.
-Bai, bake onean nator -erantzun zien-. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.
Utz nazazue bake santuan faborez. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 20. orr.
Nik bake santuan egon nahi diat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 496. orr.
Terrorismoaren kontrako borroka horretan populazioaren laguntza eskatzen zuen eta bake errepublikanoa itzuliko zela hitz ematen. Berriro gerra, berriro porrota, berriro bake faltsua, Foruen abolizioa. Bekaitzaren sua pizturik, bake gozatsua hautsi egin zen eta liskarrak eta barne-borrokak Eliza urratu zuten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 42. orr.
Gizakia ezin daiteke denbora baino lehen egiazko bake betera iritsi eta guztiz zerutiar egin. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 71. orr.
Zauriak sendatuko dizkiet bertako bizilagunei, eta egiazko bake iraunkorra nola lortu erakutsiko. Elizen arteko biblia Jr 33,6
Espirituko bake garbi, xalo eta egiazkoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.
Erromatar bakea gizarte-giro mesedegarria gertatu zen Pauloren ondorengoentzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.
Erromatar bakearen prezioa askatasun helenikoa galtzea izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.
Nabukodonosor erregeak, mundu osoan bizi zen herri, nazio eta hizkuntza guztietako jendeari mezu hau bidali zion: Bake osoa! Elizen arteko biblia Dn 3,31
Aldi hartan ez zen bake segururik batetik bestera ibiltzeko, lurralde haietako jende artean nahasmendu handiak baitziren. Elizen arteko biblia 2 Kro 15,5
Bake hori ordea, ez da ez zuzena, ez egokia, ez baliagarria. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 111. orr.
-Ondo etorriko zaizu hilabeteko bakea eta bakardadea -esan zidan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 165. orr.
Izan-behar batek garamatza, "denok batera", hilerriko bake eta adostasun batean deus ez izatera. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.
Bake-xederik gabe garatzen den borroka nazional batean. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 134. orr.
Arantzazun gertatutako istiluak nahi ziren saihestu eta, aldez aurretik jendearen adostasuna lortuta, bake giroan akordioetara heldu. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 183. orr.
Bake Konferentziak izan dezakeen oztopo nagusia hauteskunde giroa da. Berria - Euskal Herria 2004-09-22
Bakea Bai elkarteak irailan antolatuko duen "Bake hitzordua" aurkeztu du joanden astean, Ahurtiko Herriko Etxean. Herria 2005-02-24
NBEk bultzatutako bake elkarrizketek huts egin zuten. Berria - Mundua 2004-02-11
Annanen bake planaren inguruan egin ziren elkarrizketek porrot egin zuten. Berria - Mundua 2004-02-11
Hogeita hamar urteren buruan bake-urratsak dituzte gogoan. Herria 2003-04-10
Orkestra bake-ekintzetan aritzen zen soilik, ordea. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 190. orr.
Bake gizona baita eta tratulari trebea. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 86. orr.
Islamaren aurkako gurutzadak gori-gori zeudenean, adiskide eta bake-mezulari aurkeztu zitzaion Egiptoko sultanari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.
Davidek mandatariak igorri ditu basamortutik, gure nagusiari bake-agurra egitera. Elizen arteko biblia 1 Sm 25,14
Bake-hitzak esan zizkien azpikeriaz hango bizilagunei, eta sinetsi egin zioten. Elizen arteko biblia 1 M 1,30
II. Mundu Gerraren osteko bake-itunaren oihartzunak, Polonian, airean adi zitezkeen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 297. orr.
Bi herri indigenen arteko borroka, ezkontza bidez sinatutako bake hitzarmen batekin amaitzea ohikoa izaten da. Berria - Gaiak 2004-08-03
Maiatzaren 15ean, bake-akordioa sinatu zuten Zornotzan Serrano jeneralak, batetik, Madrileko gobernuaren aldetik; eta Bizkaiko Diputazio karlistak, bestetik, Carlos VII.arenetik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 68. orr.
Judasek bake-mezua bidali zien esanez: "Utzi zeuen lurraldean barrena igarotzen geurera joateko; inork ere ez dizue kalterik egingo, oinez igaro besterik ez dugu nahi eta". Elizen arteko biblia 1 M 5,48
Han, Jaunaren santutegian, errege izendatu zuten Saul. Gero, bake-opariak eskaini zizkioten Jaunari. Elizen arteko biblia 1 Sm 11,15
Baina ez ziren bake garaiak ez juduentzat ez bestelako bake-jendearentzat. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 209. orr.
Bake-garaian izan zen Salomon errege. Elizen arteko biblia Si 47,13
Bake garaian presta ezazu gerra. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 125. orr.
Gerra- eta bake-zikloak aztertuz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 313. orr.
Bake-psikologiak, estatu unibertsal baten babespean, ezgaitu egiten ditu gobernariak beren ondare politikoari eusteko zereginerako. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 31. orr.
Hala ere, itxurazko gogo-bake hark ez zidan luzaro iraun. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 101. orr.
Mezu ezkutu gisa adierazten ari zitzaiola apaiz batengana joateko, hark ekarriko ziola benetako barne-bakea. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 73. orr.
Haren mintzamolde pausatua ere bai, Sergiorenarekin zerikusirik ez zuena eta barne-bake handi bat transmititzen zuena. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 94. orr.
Ez da airerik mugitu, ez da isiltasuna hautsi, bake-bakean jarraitu du denak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 454. orr.
Lo dago hortxe bake-bakean santu bat dirudiela. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 156. orr.
Etxean bake-bakean egoten ikasiko bagenu! Berria - Kirola 2004-04-06
Onias apaiz nagusiaren jainkozaletasun eta zuzentasunari esker, Hiri Santuan bake-bakean bizi ziren eta legeak erabat betetzen zituzten. Elizen arteko biblia 2 M 3,1
Bake-bakean denok. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 80. orr.
Ez zegoen inor barran, baina bake-bakean kubalibre bat hartzeko aurrikusi nuen aukera edaria eskatu orduko zapuztu zidan kamareroak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 52. orr.
Ikuskizun ez ohiko hark liluratu egingo zituen segur aski turista baten begiak, bake-bakean eta gogara bidaiatzen ari bazen Siberiako itsaso hartan barrena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 392. orr.
Zemstvoko bake-epaile erosezinak auzitegirantz abiatu aurretik ahamen bat jateko asmoz mahaira hurbiltzen denean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 200. orr.
Charles Lynch bake epaile izan zen Bedford, Virginian, Ameriketako Estatu Batuetako independentzia gerra garaian. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 168. orr.
Ikuskatzaile bat polizia komisarioa da eta bake epailea, biak batera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 172. orr.
Angleseko bake epaitegiko fiskalaren eta Udalaren arabera, herritarrek erregsitroko datuak katalanez idazteko eskubidea dutela esan du. Berria - Mundua 2004-10-01
Herenegun gauean Mungiako Bake Epaitegian beste lehergailu bat zartarazi zuen. Berria - Euskal Herria 2006-03-01
1940ko azaroaren 4an Paulinerekin dibortziaturik, 21ean Cheyenneko bake-epaitegian Martharekin ezkondurik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 158. orr.
Maitasuna zigilatzeko paper eta instantzia beharrari alferrikako irizten diodala -ez zaio gustatzen entzutea, baina nire jaioterriko bake epaitegia eta eliza urpean daude: paper bustiak baino ez dira-. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.
-Amatxi Bakea emazu, otoi -Bakea emak -ebaki zion espantua Gaxtonek-. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 31. orr.
-Eman ezan bakea, Olatz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 23. orr.
Jan ezak hau, behingoz, eta emak bakea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 129. orr.
Bitartean bakea emango balu behintzat... Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 18. orr.
Ezer ez zekiela behin eta berriz errepikatu ostean (egia zena, bestalde) aspertu egin zituen azkenerako eta bakea eman zioten. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 95. orr.
Halako batean Jessicak bakea emateko diotso. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 48. orr.
Fionn, ezpata non dagoen esaten badiozu, bakea emango digute. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 140. orr.
Al-Mundir zentü ondoan, horren semearekin bakea eginen dü Antsok. Herria 2004-03-25
Edan ezak, eta bakea emango diok hire buruari -eroapenez ziotson Mihurubikoak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 186. orr.
Azkenean ohartu zara paisajeetan den perfektuena hilerriko paisajea dela: betiko bakea emandakoen egoitza, biografia eta denbora guzti-guztiaren jabe direnen etzauntza. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.
Nik, anaia otsoa, bakea egin nahi dut zure eta haien artean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 983. orr.
Bakea egin ondoren, ekonomiazko merkataritzan lehiatu ziren biak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 48. orr.
Bakea egin zuen Haradeko jendeekin eta Mordorko esklaboak askatu zituen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 307. orr.
Horrekin bakea egin iduri zuen gehiengo katolikoaren eta gutiengo protestantearen artean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.
Bion arteko bakea egiteko, prest nago edozertarako. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 102. orr.
Nagusia bera joan zitzaion pattarra zerbitzatzera, bakea egin nahian bezala. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 268. orr.
Batasunaren iritziz, argi dago lehentasuna orain «bakea egitea» dela, betiere «demokrazian oinarrituta» egongo den bakea. Berria - Harian 2005-04-18
Aukera zuen guztietan saiatzen zen gizakien artean bakeak egiten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 245. orr.
Egun bikaina izan daiteke gaurkoa, amarekin ere bakeak egiteko. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 163. orr.
Errietan egiten genuenean oso zoritxarreko sentitzen ginen biak, eta zeremonia handia izaten zen bakeak egitea. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 130. orr.
Bananduko balitz, ez dadila berriro ezkon, edo bakeak egin ditzala senarrarekin. Elizen arteko biblia 1 Ko 7,11
Bakeak egiteko saio bat oso samurra gerta daiteke, baina baita oso pasionala eta basatia ere. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 161. orr.
Jaunak haien bihotzak apalaraziko dituela, bakeak egingo dituztela eta lehengo maitasun eta adiskidetasunera itzuliko direla". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 593. orr.
Ea hura behar hainbat aldarte onean ote zegoen bakeak egiteko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 216. orr.
Bakeak eginda edo haserre, baina hitzik egin gabe. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 163. orr.
Zaude bakean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 89. orr.
Zenduak dira, daudela bakean. Herria 2005-05-19
Zoazte bakean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 166. orr.
Utzi bakean neska. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 63. orr.
"Utzi ni bakean!", dio. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 12. orr.
Uztak hire semea bakean eta konta ezak zer moduz doazen zuen obra handi horiek -esan zion Angeli-. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 101. orr.
Utz ezak ene aita bakean! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 84. orr.
Utz nazazue bakean, utzidazue behingoz [...] lokiak taupaka eduki gabe lo egiten! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 92. orr.
Ez zituela ez bera ez Jetru bakean uzten. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 34. orr.
Konponduko zela bera bakarrik eta uzteko bakean. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 49. orr.
Bakean hil da. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 164. orr.
Bakean etzaten naiz eta berehala lokartzen, zuk bakarrik bainauzu, Jauna, lasai biziarazten. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 100. orr.
Beste behin bakean zen munduarekin. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 55. orr.
Munduarekin bakean bizi nauk. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 116. orr.
Gerrak amaituta, herrialdea bakean geratu zen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 29. orr.
Aspaldiko partez, guztiz bakean nengoen neure buruarekin, eta baretasun horrek samintasunik gabeko gogoetak eragiten zizkidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 327. orr.
Orain, hoa eta bakean atseden har ezak, Miguel. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 43. orr.
Hurbiltasunak batzuetan ematen duen kidetasunari esker bakean eta isilik egin omen zituzten pauso batzuk kalean barrena. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 19. orr.
Une berean utzi zuten burutapen haiek; eta, lehengo etzalekura itzulita, lasai eta bakean egin zuen lo. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 573. orr.
Batzuk bakean eta atseden hartuz igaro ditzaten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 199. orr.
Gatazka mujiken arteko istilu arrunt bihurtu zen laster eta, halatan, bakez amaitu zen, horrelako sesio batengatik tiro egitea zentzugabea eta ezinezkoa baitzen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 46. orr.
Iritsia nintzen Ethelred, Tristeko heroia, ermitan bakez sartzen alferrik saiatu ondoren, oldarrean sartzera doan istorioaren parte ezagunera. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 50. orr.
Ugaritasunaren kontrako lan-gerra isila bakez egiten duena. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 70. orr.
Erran-merranak dabiltza bazterretan, Enrike Labritekoa enperadorearekin tratuan ari ez ote den bere koinatuaren isilean, Iruñea bakez berreskuratzeko ametsean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 42. orr.
Anconako Markako Probintzian ministro izendatu zuten, eta luzaroan gobernatu zuen aparteko zuhurtasun eta bakez. -Erregeak bakez zatozten galdetzen du. Jehuk erantzun: -Zer axola dizu bakeak? Zatoz nire atzetik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 999. orr.
Euskal Herri hunek, Europa dela edo ez dela, bere zuzenezko gaintasun egokia ardietsi behar duela egin ahala laster, urratsez urrats segurki, lanez bainan ere bakez! Herria 2003-09-18
Kedemot basamortutik mezulariak bidali nizkion Hexbongo Sihon erregeari bakezko mezu honekin: [...]. Elizen arteko biblia Dt 2,26
Bakezko hitzak esaten zizkidaten hartaz, baina haien asmo maltzurrak haserrea baino okerragoak ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 925. orr.
Bakea nahi nuen, eta Rosa bakezko emaztekia zen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 587. orr.
Bakezko epailea baitzen mutilaren aita, bada, denbora horretan guztian. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 143. orr.
Garapenari eta bakezko elkarbizitzari buruzko eztabaida. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 25. orr.
Mohamed Khatami Irango presidentearen esanetan, ordea, «bakezko helburuetarako» erabiliko dute uranioa. Berria - Mundua 2004-09-22
Heiek baitira bakezko geroaren zimendua. Herria 2005-04-14
Agintari autoktonoen erreakzioak ekarriko zuen alde biko eta bakezko trukea, kanpoko erasoa zirudienari aurre egin nahian sarritan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.
Lekuz mugitutako Euskal Herri puska bat da hau, desertuz inguraturiko oasi bakezko bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 93. orr.
Doinu adeitsu, bakezko batez. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 110. orr.
Bakezkoak egin nahirik etorri zitzaion. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.
Bakezkoak egin beharko genituzke Hermionerekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 203. orr.
Hadadezerren menpean zeuden errege guztiek, israeldarrek menperatu zituztela ikustean, bakezkoak egin zituzten Israelekin. Elizen arteko biblia 2 Sm 10,19
Fusibleak atera, eta bakea. Pako Aristi «Note book», 2005 - 153. orr.
Zazpi emango dizkizut eta bakea. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 63. orr.
Ahaztu eta bakea. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 88. orr.
Ea ahalik eta arinen amaitzen den txanda, eta bakea. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 101. orr.
Beraz, jaso bi txanponak, eta bakea. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 83. orr.
arteko bake (27)
bake akordio (18); bake akordio bat (7); bake akordioa (70); bake akordioa sinatu (13); bake akordioak (25); bake akordioan (8); bake akordioaren (30); bake aukera (8); bake aukeraz (11); bake bakean (26); bake bat (7); bake baten (7); bake bide (20); bake bidea (25); bake bideak (17); bake bidean (45); bake bidean aurrera (11); bake bila (8)
bake ederra (7); bake ederrean (7); bake egoera (12); bake elkarrizketak (20); bake elkarrizketei (10); bake epaitegiaren (9); bake eta bizikidetzarako (8); bake eta konponbide (7); bake eta normalizazio (31); bake eta normalizaziorako (7); bake garaian (13); bake giroa (9); bake giroan (14); bake hitzarmena (21); bake hitzarmena egin (7)
bake indar (7); bake indarrak (8); bake iraunkor (13); bake iraunkorra (20); bake ituna (16); bake itxaropena (10); bake itxaropenak (8); bake justu (9); bake konferentzia (14); bake konferentziaren (24); bake mezua (7); bake negoziazioak (40); bake negoziazioen (7); bake negoziazioetan (20)
bake onean (8); bake pixka (10); bake pixka bat (10); bake plan (11); bake plana (36); bake planak (9); bake planaren (7); bake proposamena (18); bake prozesu (155); bake prozesu bat (75); bake prozesu batean (10); bake prozesu baten (26); bake prozesu baterako (8); bake prozesua (424); bake prozesua abiatu (8); bake prozesua abiatzea (8); bake prozesua abiatzeko (24); bake prozesua aurrera (9); bake prozesua berriz (7); bake prozesua bultzatzeko (16); bake prozesua eta (21); bake prozesua hasteko (7); bake prozesua laguntzeko (8); bake prozesuak (68); bake prozesuan (160); bake prozesuan aurrera (22); bake prozesuan parte (10); bake prozesuarekiko (10); bake prozesuarekin (18); bake prozesuaren (137); bake prozesuaren alde (13); bake prozesuaren aldeko (8); bake prozesuaren eta (8); bake prozesuaren hasiera (7); bake prozesuari (75); bake prozesuari bultzada (10); bake prozesuaz (31); bake prozesurako (24); bake prozesurik (22); bake prozesurik ez (7); bake prozesutik (8); bake publikoa (8); bake santuan (10)
bake une (7)
balizko bake (10); bere bake (7); beste bake (7); betiko bake (7)
ekialde hurbileko bake (7); elkarbizitzarako bake (10); euskal herriko bake (29); euskal herrirako bake (9)
irlandako bake prozesua (11); irlandako bake prozesuan (13); nazioarteko bake (10)
ostiral santuko bake (42); politikoak bake (7); sinatutako bake (9)
ustezko bake (10)
arteko bakea (13)
baina bakea (13)
bakea bai (27); bakea bai elkarteak (10); bakea bego harekin (17); bakea behar (28); bakea behar du (7); bakea bilatzeko (7); bakea da (17); bakea dela (13); bakea dizula (7); bakea egin (27); bakea ekarri (11); bakea ekarriko (25); bakea ekarriko duen (10); bakea emak (10); bakea eman (35); bakea emango (9); bakea ematen (18); bakea eraiki (12); bakea eraikitzeko (16); bakea erdiesteko (9)
bakea eta askatasuna (17); bakea eta demokrazia (21); bakea eta egonkortasuna (15); bakea eta justizia (13); bakea eta normalizazio (48); bakea eta normalizazioa (24); bakea eta segurtasuna (13)
bakea gogoan (12); bakea iragartzen (8); bakea izan (17); bakea izango (13); bakea lortu (15); bakea lortuko (10); bakea lortzea (37); bakea lortzea posible (8); bakea lortzeko (201); bakea lortzeko aukera (8); bakea lortzeko bidean (7); bakea lortzen (12); bakea nahi (57); bakea nahi duela (11); bakea nahi dutela (7); bakea orain (8); bakea posible (8); bakea sinatu (7); bakea zuei (8); bakea zuekin (8); bakea zurekin (7)
behin betiko bakea (7); benetako bakea (10); betiereko bakea (9); betiko bakea (16)
euskal herriak bakea (7); euskal herrian bakea (25); euskal herrira bakea (8); ez du bakea (7); gerra eta bakea (18); grazia eta bakea (15)
oinarritutako bakea (11); orain bakea (50); orain bakea lelopean (13); orain bakea proposamena (9)
bakeak egin (29); bakeak egiteko (10); bakeak egitera (8)
bake bakean (26)
bakean bizi (65); bakean bizi izan (9); bakean bizi nahi (10); bakean biziko (9); bakean bizitzeko (19); bakean bizitzen (9); bakean egon (12); bakean eta askatasunean (23); bakean eta demokrazian (7); bakean hil (8); bakean joan (7); bakean utz (36); bakean utzi (77); bakean utzi behar (9); bakean utzi zuten (9); bakean utziko (46); bakean utziz (7); bakean uztea (21); bakean uzteko (46); bakean uzteko eskatu (11); bakean uzten (83)
etorkizuna bakean (14); etorkizuna bakean eta (11); herria bakean (8); herrialdea bakean (8)
jaunaren bakean (8); lasai eta bakean (10); ni bakean (10)
utz nazak bakean (12); utz nazazu bakean (13); utzi bakean (52)
zoaz bakean (19); zuen bakean (9)
arteko bakearen (7)
bakearen alde (146); bakearen alde eta (10); bakearen alde lan (20); bakearen aldeko (159); bakearen aldeko apustua (8); bakearen aldeko koordinakundeak (24); bakearen bidea (12); bakearen bidean (17); bakearen bila (7); bakearen izenean (10); bakearen mezulari (10); bakearen nobel (51); bakearen nobel saria (23); bakearen nobel sariduna (8); bakearen nobel saridunak (8); bakearen saria (8); bakearen truke (8)
munduko bakearen (10)
bakeari buruz (19); bakeari buruzko (12)
bakerako aukera (20); bakerako bidea (20); bakerako bidean (16); bakerako eta bizikidetzarako (7)
bakerik eman (15); bakerik emango (10); bakerik ematen (23); bakerik ez (33); bakerik izan (11); bakerik izango (26); bakerik nahi (7)
egiazko bakerik (7); ez bakerik (13); ez da bakerik (11)