Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bakarti 1 izond bakarrik dagoena, bakartasunean bizi dena; bakarzalea.

Kanpoan banengo bezala, ez asmo kolektiboaren partaide baizik eta gizaki huts, bakar eta bakartia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 108. orr.

Andre bakarti bat haur parkean bere umearekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 330. orr.

Umetan, lotsatia eta bakartia zen.  Berria - Harian   2005-02-11

Gau-ibiltari bakartia nintzen, zokoetan gustura egoten den horietakoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 119. orr.

Denok gaituk boxeatzaile bakartiak farola bakartien pean!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 25. orr.

Asteasu inguru honetan, denbora asko ez dela, ez zen harritzekoa ehiztari edo nekazari bakarti bat elurretan hiltzea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 183. orr.

Itsasoan euria altxorra izan liteke naufrago bakartiarentzat.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 158. orr.

40tik 60 urte bitarteko jende bakartien bilgune geldoa gehienetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Pentsatzen nuen deserosoa zela edonorentzat leku arrotzean turista bakartiaren moduan ibiltzea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 34. orr.

Maizter gaixobera buruarina, eta alaba suminkor bakartia.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 97. orr.

Santua eta bakartia, lurreko destainaz eta zeruari begi emanda estasian, gizateriaren ideal gorena bihurtu ziren jendearen iritzian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 95. orr.

Begira zenbat hitz egiten duten, malenkoniatsu bakartien ipuin guztiak gezurtatuz, bihotza puskatua daukaten maitale abandonatuek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 121. orr.

Arima huts bat balitz bezala, arima hutsak biak ere, bi arima bakarti, gauaren mugagabean elkar aditzen, elkar osatzen, elkar laguntzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 147. orr.

2 irud/hed

Bihotz bakartien kluba.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 221. orr.

Otso bakartien ordua ez zen iritsi oraindik.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 167. orr.

Leiho aurrean txori bakarti bat txioka ari zen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 39. orr.

Biolin bakarti baten doinu alaia entzun zen kaperan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 124. orr.

Etxe soil bakarti bat, paradisuko melia baten gerizpean bakarrik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 360. orr.

Astoa muinoaren erdira igoa zen, zuhaitz bakarti baten hosto batzuk jan nahirik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 72. orr.

Ezagutzen ditugu ere horien aurretik lore bakarti bezala bizi izan ziren gurasoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 391. orr.

Begiak hain gisa desegokian abandonatutako auto bakartiaren aldera lerratu zitzaizkidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 350. orr.

Seme-alaba kuttunak kendu dizkiote ama alargunari, bakardaderik bakartienean utziz.  Elizen arteko biblia   Ba 4,16

Ez zenuen anaiekin hitz egin eta haien aurrean agertu nahi, zeure biziera bakartiaren maitez.  Berria - Mundua   2006-01-03

Denak jarduera bakarti eta errepikakorretan ari ziren; inor ez zen ari benetan jolasean edo beste inorekin jostaketan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 245. orr.

Zeruak ere baditu, ikusmirazalearentzat, bere baldintzak: ederreste isila besterik ez du onartzen, begirada bakartiaren irakurketa biluzia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 178. orr.

Bere zorigaiztoko ohe bakartian etzanik zegoela, esna eta intzirika, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 842. orr.

Gau hartako joan jin bakartian, labana bezain zorrotz, Jean Jacques Goldmanen kanta bat neukan buruan: [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 200. orr.

Herri askori itxura goibel eta bakartia darie orain.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 23. orr.

'Tricycle' moto-taxiak hartuz leku horietan iragaiten zituen bere igande arratsalde bakartiak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 202. orr.

3 jenderik bizi, egon edo ibiltzen ez dena.

Eguna zabaldu zuenean, Jesus herritik irten eta bazter bakarti batera joan zen.  Elizen arteko biblia   Lk 4,42

Toki bazterra eta bakartia zen hura, eta ez zen inor edo ia inor igarotzen handik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 204. orr.

Bazen han toki bakarti samar bat, paseatzeko oso egokia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 77. orr.

Zeren bakardadeak, toki bakarti batek kasu honetan, fatala bihurtzen baitu edozein gertaera, irtenbiderik gabea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 183. orr.

Jainkoak hala nahita, anai Pazifiko, toki bakarti batean otoitzean zegoela, estasiak hartu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1031. orr.

Askotan eraman ohi zuen leku bakarti eta hizketarako aproposetara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.

Leku bakarti eta eliza baztertuetara joaten zen, gauez otoitz egitera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 803. orr.

Eliza abandonatu eta bakarti batean bilatu zuten aterpe, eta hantxe hartu zuten atseden.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1076. orr.

Biztanlerik gabeko lurraldeetan eta basamortu bakartietan ere euria egin dezan.  Elizen arteko biblia   Jb 38,26

Comalako karrika bakartiak ibili zituen, zaborretan usnaka zebiltzan txakurrak uxatuz bere urratsekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 97. orr.

Nora-ezean zebiltzan basamortuan, bide bakartietan, bizitzeko hiririk aurki ezinik.  Elizen arteko biblia   Sal 107,4

Bide hura baitzen inguruetako bakartiena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 145. orr.

La Verna izeneko mendi garai eta bakartian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 898. orr.

Geltoki bakartiak zeharkatu nituen gauez eta goizalderako Lisboara bidean nengoen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 197. orr.

Arima huts bat balitz bezala, arima hutsak biak ere, bi arima bakarti, gauaren mugagabean elkar aditzen, elkar osatzen, elkar laguntzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 147. orr.

Abuztuko nire goizetako bainu bakarti haietako urmaelean zebiltzan orain basurdeak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 179. orr.

Frantzisko santuak egun osoa bere gela bakartian igarotzeko ohitura zuen, eta ez zen anaiartera itzultzen, jateko beharrak premiatzen zuenean izan ezik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 309. orr.

Oso bakartia da, basoz jantzia, eta oso egokia jendeagandik urruti penitentzia egin edo bakardadeko bizitza eraman nahi duenarentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1075. orr.

Ordu laurden batez harrera-mahai bakartiaren aurrean itxaron ondoren, tirriki-tarraka etorri zen agure ozpin batek gelarik ez zegoela jakinarazi zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 67. orr.

4 (adizlagun gisa)

Bakarti hil zen, gizartearen zalaparta higuinduz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.

Hantxe geratu zitzaion, txiki eta bakarti, Sethek egunkari-zatia aztertu eta gero bueltan eman zion bitartean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 222. orr.

Oso baldar eta isolatu eta bakarti sentitu zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 87. orr.

-Ez, herriarengatik galdetzen nizun, hain bakarti ageri baita, abandonaturik balego bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 25. orr.

Halatan, aitor dut, bakartia, bakartua, sekula ez barkatua sentitzen naizela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 99. orr.

Noizbehinka eskapatzen nintzen urrun, dantza-leku ilunean egoteko, beste bakardadeen erdian bakarti.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 119. orr.

Ezker abertzalea nahiko bakarti joan zen Aljerko prozesura.  Berria - Euskal Herria   2006-02-26

Aurrera darraigu hegan; gailurreko gurutzea dakusat, zuri, dizdizari, baina bakarti oso.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 297. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus